1. Ariketa fisikoaren eraginkortasuna hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan
- Author
-
Martín Cuadrado, Leire, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Salvador Trebol, Eunate, Martín Cuadrado, Leire, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Salvador Trebol, Eunate
- Abstract
55 p. -- Bibliogr.: p. 27-30, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dismenorrea hilekoan ematen den minaren izen teknikoa da, zeina patologia batekin erlazionatuta egon daitekeen edo ez, hots bigarren mailako dismenorrea edo lehen mailako dismenorrea, hurrenez urren. Bi mota hauetatik prebalentzia altuena duena lehen mailako dismenorrea da, zeinak 17 eta 24 urte artean piko gorena duen. Dismenorreak adin tarte honetako emakumeei egunerokotasunean eragin diezaiekeen mugapena nabarmena dela ikusita, terapia alternatiboetara jo da mina murrizteko helburuarekin. Helburua: Ariketa fisikoaren eraginkortasuna zehaztu adin emankorrean dauden emakumeen hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan. Metodologia: Berrikuspen honetan lehen mailako dismenorrea diagnostikatuta duten emakumeak kontuan izan dituzten ikerketak aztertu dira, zeinetan intentsitate gutxiko zein handiko ariketa fisikoen eraginkortasuna zehaztu den hilekoarekin erlazionatutako minarekiko. Bilaketak Medline OVID, Cochrane, Psycinfo, Cinahl eta Lilacs datu baseetan eta RNAO eta NICE erakundeetan burutu dira. Guztira, hamabost artikulu erabili dira emaitzak osatzeko. Artikuluak 2012. eta 2022.urteetan argitaratutakoak dira. Emaitzak: Ikerketa hauetan ariketa fisikoak, hala nola, intentsitate gutxikoak (erlaxazioa, yoga, ariketa isometrikoak, luzaketak, pilatesa eta Kegel ariketak) eta intentsitate handikoak (dantza, korrika, spinning-a eta HIIT), dismenorrea murrizten dutela zehaztu da. Ondorioak: Nahiz eta ariketa fisikoarekin dismenorrearen murrizketa eman, ebidentzia maila esanguratsua duten azterketa gehiagoren beharra azpimarratzen da, lortutako emaitzen baliagarritasuna zehazteko eta emaitza hauek emakumeen artean orokortuak izateko.
- Published
- 2023