Back to Search Start Over

Afasia: epe luzeko erronka. Iktus osteko afasia garatzen duten pazienteen asetu gabeko beharrak

Authors :
Zarandona Calvo, Jagoba
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Bennett Díez, Angela
Zarandona Calvo, Jagoba
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Bennett Díez, Angela
Publication Year :
2023

Abstract

53 p. -- Bibliogr.: p. 26-28<br />Iktusa gaixotasun zerebro-baskular akutua da, garun-funtzioaren alterazio fokalaren zeinu klinikoak azkar garatzean datzana eta heriotza eragiten duena. Garuneko odol-zirkulazioa bat-batean etetearen ondorioz ematen da. Ondorioz, odola ez da garunera behar den kopuruan heltzen eta horrek garuneko zelulen hipo-perfusioa eragiten du, hauek beraien funtzioa betetzeari utzi eta garun-ehun horren alterazio funtzionalaren sintomak hasten direlarik. Garun istripua duen pertsonen laurdenak, gutxi gorabehera, afasia pairatzen du. Afasia mintzairaren nahaste bat da, eta oro har, bere modalitate guztiak konprometitzen ditu: ahozko hizkuntzaren adierazpena eta ulermena, irakurketaren idazkera eta ulermena. Nahaste honen sintoma nagusia anomia da, hitzak gogoratzeko zailtasuna. Afasia pertsonen biografian haustura handi bat eragiten du eta eragin larria du pazienteen eguneroko bizitzan eta aktibitateetan, eta bizi-kalitatearen dimentsio guztiei eragiten die. Doitze psikosozialeko prozesua konplexua eta luzea da, eta afasia duten pertsonak bereziki arazo psikosozialetarako joera dute. Garrantzitsua da paziente hauen bizitza esperientziak eta istorioak, identifikatzea zer nolako inpaktua daukan afasia haien bizitza-kalitatean eta identifikatzea zeintzuk diren asetu gabeko beharrak. Berrikuspen honen helburuari erantzuna emateak aukera emango du iktusa izan duten eta afasia duten pazienteen zaintza hobetzeko eta haien errealitateari gehiago hurbiltzen den arreta eskaintzek. Lan hau literaturaren errebisio kritikoa dugu. Lanaren helburua betetzeko asmoz Medline (OVID), Medline (PubMed), Cinahl, Cuiden, PsycINFO eta Cochrane Library bilaketa egin zen literaturaren azterketa kritikoa egiteko. Bertan, lengoaia naturala eta zientifikoa eta operadore boleanoak erabiliz, hainbat bilaketa ekuazio ezberdinak erabili egin ziren informazio esanguratsua eskuratzeko. The Aphasiology aldizkarian, Journal of Clinical Nursing eta Stroke Rehabilitation Journal erabili egin ziren eskuzko bilaketa eg

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1376897631
Document Type :
Electronic Resource