Back to Search Start Over

Animaliekin lagundutako terapia: animalien boterea sintoma depresiboen hobekuntzan

Authors :
Elizondo Pérez de Albeniz, Juan
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Fernández Ledesma, Maider
Elizondo Pérez de Albeniz, Juan
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Fernández Ledesma, Maider
Publication Year :
2021

Abstract

78 p. -- Bibliogr.: p. 23-25<br />Espainian bizi itxaropena modu ikusgarrian hazi da XX. mendean zehar, Europako bizi-itxaropenik handiena izanik. Biztanleriaren zahartze honek, ezgaitasun eta dependentzia nagusiago bat dakar, eta epe luzerako asistentziaren beharra eragiten dute, horrela jaiotzen dira adinduen erresidentziak. Pertsona nagusien kantitatea areagotzearen ondorioz datozen urteetan, egoitzetako arretaren eskaera denbora luzera igo egingo da. Kontestu instituzionalak, adinduei, bizitzako alderdi batzuetan galerak izatera eraman diezaieke, depresio egoerekiko kalteberatasuna areagotuz. Gogo aldartearen nahasteek eta, bereziki, depresioak adinduetan, prebalentzia altua daukate, adindu instituzionalizatuetan %30-75 tartekoa izanik. Literaturak adierazten du animaliekin lagundutako interbentzioek bizi kalitatea eta sintoma depresiboak hobetzen dituela. Hala ere, handituz doan animalien efektu psikosozialei buruzko ikerketez gain, oraindik ere honi buruzko jakituriaren eta honen inplementazioaren arteko arrail handia dago. Animalien erabileraren dokumentazioa bederatzigarren mendetik dator, baserri abereak erabiltzen zirenean pertsonak tratatzeko. Gaur egun, geroz eta osasun profesional gehiagok, animali eta gizakien arteko elkar-eragin positiboa aprobetxatzen dute, animali terapia interbentzioak barneratuz pazientearen arreta planean. Erizainek, paper klabea jorratzen dute ALT programen inplementazio eta arrakastan.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1286735976
Document Type :
Electronic Resource