Back to Search Start Over

Sehaska heriotza aztertzen, osasun-profesionalon erantzunkizuna

Authors :
Loza Quintero, Irune
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Urbina Pescador, Annie
Loza Quintero, Irune
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Urbina Pescador, Annie
Publication Year :
2023

Abstract

50 p. -- Bibliogr.: p. 21-23<br />Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea (“Sudden infant death syndrome”-SIDS ingelesez), urtebete baino gutxiagoko haurretan bat-batean gertatzen den ustekabeko heriotzari deritzo; hau da, haurraren historia klinikoaren berrikuspenaren, heriotza- gertaeraren azterketaren eta autopsiaren ikerketa zabala egin ostean, azaldu ezin den heriotza. SIDS oihartzun ikaragarriko fenomenoa da, hedatuta dagoena mundu osoan zehar; 2019. urtean 27.685 heriotza zenbatu zirelarik mundu mailan. Sindromea jaioberrien heriotza berantiarraren kausa nagusietako bat da, herrialde garatuetan haurren heriotza-tasaren %40 eta %50 arteko prebalentzia duelarik. SIDS-ak, gaur egun oraindik kausa ezezaguna badu ere, jatorrian multifaktoriala dela uste da. Horrela, literaturan zabalduen dagoen hipotesiaren arabera, Arrisku Hirukoitza, sindromea hiru arrisku faktore gainjartzen direnean gertatzen da: haur zaurgarria, garapen-aldi kritikoa eta ingurumenaren estresore exogenoa. Helburua: Bularreko haurren bat-bateko heriotza sindromea gertatzeko arrisku faktoreak zeintzuk diren identifikatzea. Metodologia: Bilaketarekin hasi aurretik, hitz gakoak, sinonimoak eta datu-baseen deskriptoreak identifikatu ziren, gaztelaniaz zein ingelesez. Horrela, hizkuntza kontrolatua (deskriptoreak) konbinatuz, bilaketa-ekuazioak sortu ziren, datu-basearen arabera birformulatu zirenak, iragazkiak gehituz (adina eta hizkuntza). Artikuluen bilaketak hainbat datu-basetan (Medline, Ciuden, Lilacs, Pyscinfo, Cinahl, Embase, Cochrane) egin ziren, Myathens izeneko plataforma birtualaren bidez. Bestalde, eskuzko bilaketak ere egin ziren Journal of Pediatrics bilaketa-motorraren bidez. Hautaketa prozesua egin eta gero, artikuluen irakurketa kritikoa burutuz, 17 artikulu hautatu ziren. Emaitzak: Emaitzak 17 artikulu kuantitatiboetan jasotako informazioan oinarrituta daude. Hauek aztertu ondoren, faktore aldagarriak eta aldaezinak topatu dira, hauen arteko konbinaketak daudelarik, SI

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1390906477
Document Type :
Electronic Resource