Back to Search
Start Over
Bizi estiloak aldatzeko interbentzioen eraginkortasuna bigarren iktus prebentzioan literaturaren-berrikuspena
- Publication Year :
- 2023
-
Abstract
- 42 p. -- Bibliogr.: p. 25-27<br />Testuingurua: Heriotz kausa lehenetarikoa izanda eta menpekotasun sorkuntzaren mundu mailako kausa liderra izanik, iktusak pazienteen autonomia eta bizi kalitatea hondatu dezake. Zorionez, egun gertatzen diren iktusen kopuru garrantzitsu bat bizi-estilo aproposen aplikazioaren bidez dira prebenigarriak. Iktusa eragiten duten arrisku-faktore nagusietan funtsatuta, tentsio arterialaren, kolesterolaren, triglizeridoen, PCRaren, HbA1c-aren, neurri antropometrikoen eta iktusaren intzidentziaren kategorietan oinarritu da emaitzen analisia. Helburua: Jada iktus bat jasan duten pazienteen artean eskuragarri dauden bizi-ohiturak aldatzeko esku-hartzeen eraginkortasuna analizatzea, horrela iktusaren arisku faktore nagusiak kontrolpean jartzeko eta episodio berriak ekiditeko. Metodoak: Literatura zientifikoaren azterketa, ebidentziaren sintesirako JBI eskuliburua eredu gisa erabilita. Emaitzak: 15etik 8 artikuluetan aurkitu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak tentsio arterial kategorian. 11tik 7 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak kolesterol kategorian. 4tik 2 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak triglizerido kategorian. 4tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak PCR kategorian. 8tik 3 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak HbA1c kategorian. 9tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak neurri antropometrikoen kategorian. 4tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak intzidentziaren kategorian. Ondorioak: Erabilitako 15 artikuluen ebidentzian oinarrituta, aurrez aurreko eta telefono bidezko interbentzioak iktus bat eragin dezaketen arrisku faktoreak kontrolatzeko baliagarriak direla adierazi daiteke TA, LDL eta triglizeridoen kasuan.
Details
- Database :
- OAIster
- Notes :
- Basque, Spanish
- Publication Type :
- Electronic Resource
- Accession number :
- edsoai.on1390906623
- Document Type :
- Electronic Resource