Back to Search Start Over

Neonatologia unitateko minaren kontrol ez-farmakologikoa aztertzen: berrikuspen bibliografikoa

Authors :
Larrechi Lamelas, Idoia
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Salazar Arregui, Haizea
Larrechi Lamelas, Idoia
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Salazar Arregui, Haizea
Publication Year :
2023

Abstract

43 p. -- Bibliogr.: p. 20-22<br />Zainketa obstetriko eta neonatalen aurrerapenei esker, garaiz aurreko jaioberrien biziraupena handitzea lortu egin da, baita zainketa intentsiboak behar dituzten jaioberriena ere. OME-ren arabera, munduan urtero 15 milioi jaioberri jaiotzen dira garaiz aurrekoak direnak, hau da, 37 aste edo gutxiagoko gestazio adina daukatenak. Hauek, neonatologiako unitatean ingresatuko dira eta bertan estresagarriak eta mingarriak diren zainketa eta tratamendu anitz pairatuko dituzte, haien garapenean efektu negatiboak izango dituztenak. Izan ere, unitate honetan ingresatutako jaioberri batek egunean batez beste 10 prozedura mingarri pairatuko ditu. Hala nola, zain barnetik edo zilbor-hestetik kateterrak txertatzea, orpoko ziztadak, zunda nasogastrikoa ipintzea... Jaioberri goiztiarrak sentikorragoak dira estimulu mingarriekiko eta minaren atalasea baxuago daukate beste jaioberriekin konparatuz, ondorioz, pairatuko duten min errepikatu eta iraunkor horrek, epe laburrerako eta luzerako ondorio kaltegarriak ekarriko dizkie. Horregatik, erizainek minaren prebentzioari, ebaluazioari eta maneiuari buruz daukaten ezagutza maila erabakigarria da, jaioberriek ezin dezaketelako mina daukatela hitzez adierazi. Beraz, beharrezkoa da garaiz aurreko jaioberrien minaren maneiu egoki bat egitea teknika ez-farmakologikoen bitartez.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1376895881
Document Type :
Electronic Resource