2,747 results on '"Enfermeria"'
Search Results
2. Diseño de un conjunto de indicadores sobre recomendaciones de «No Hacer»
- Author
-
José Blázquez Álvarez, M., Farmacia, S., Pilar Ferrer Bas, M., Calidad Enfermería, A., García Gambín, Francisco, Evaluación, S., Pérez Ayala, Millán, Análisis Clínicos, S., Picazo Córdoba, Román, Documentación Clínica, S., Vera Guirao, Juan J., Informática, S., Moreno López, A.B., and López-Picazo Ferrer, J.J.
- Published
- 2020
- Full Text
- View/download PDF
3. Zilbor-hesteko odolaren donazio prozesua
- Author
-
Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., ERIZAINTZAKO GRADUA, GRADO EN ENFERMERIA, Garmendia Bengoechea, Laiene, Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., ERIZAINTZAKO GRADUA, GRADO EN ENFERMERIA, and Garmendia Bengoechea, Laiene
- Abstract
Zilbor-hesteko odolaren (ZHO) lehen transplantea 1988an egin zen Parisen; hau arrakastatsua izan zen eta geroztik, transplante ugari gauzatu dira. Gaur egun, mundu osoko bankuetan 800.000 ZHO unitate baino gehiago daude eskuragarri. ZHO gaixotasun ezberdinen tratamendurako erabiltzen da eta etorkizunean honen erabilera zabaltzea aurreikusten da. Helburuak. Lanaren helburu nagusia ZHOaren donazio prozesua ezagutzea da. Metodologia. Pazientea/arazoa, interbentzioa eta emaitza (PIO) egitura jarraituz, gaiaren inguruko literaturaren errebisio narratiboa burutu da. Horretarako, datu base ezberdinetako bilaketa bibliografikoaz gain, web-orrialde, liburu eta protokolo batzuetara jo da. Ondoren, Haynesen piramidearekin ebidentzia maila ziurtatu da. Emaitzak. ZHO eman aurretik, pazientea ondo informatu behar da eta irizpide batzuk bete behar dira. Gainera, baimen informatua eta estrakzio orria bete beharko dira. ZHO ateratzeari dagokionez, teknika ezberdinak ikusi dira eta hori egiten duen profesionalak gaitua egon beharko du. ZHOz gain, zilbor-heste zati bat eta amaren odol analitikak atera eta ondo kodifikatuta bankura bidali behar dira. ZHOren donazio prozesu eraginkorrerako ezinbestekoa izango da trazabilitatea eta kontserbazioa ondo gauzatzea. ZHO jasotzeko banku pribatu, publiko zein mistoak daude, hauen arteko desberdintasun handienak kostua eta ZHOren eskuragarritasuna direlarik. Eztabaida. ZHO ematerakoan zilbor-hestearen klanpatze goiztiarrak zeresan ugari eman du. Banku pribatu eta publikoen arteko iritzi ezberdintasuna ere eztabaidagai dira gaur egun, banku pribatuek ZHOaren eta umearen % 100eko bateragarritasuna bultzatzen baitute, Organización Nacional de Tranasplantesek (ONT), Elkarte Zientifiko ezberdinek eta Europako Kontseiluak donazio publikoa defendatzen duten bitartean. ZHO ematearen alderdi etikoak ere eztabaida iturri izan dira. Ondorioak. Gizartearen desinformazioa sumatu da; guraso izango direnena zein osasun profesionalena. Osasun profesionalak proz
- Published
- 2023
4. Plan integrado de intervencion de enfermerias en el ecuador
- Author
-
Comite Interinstitucional de Enfermeria. and Comite Interinstitucional de Enfermeria.
- Published
- 1990
5. Bilbon egoera irregularrean bizi diren neska immigranteen osasuna sustatzeko programa
- Author
-
Maquibar Landa, Amaia, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Bergara Minguez, Ainhoa, Maquibar Landa, Amaia, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, and Bergara Minguez, Ainhoa
- Abstract
[EU] Mugimendu migratzailearen hazkuntza dela eta, Europara eta Euskal Autonomia Erkidegora dokumentaziorik gabeko ume immigrante asko heltzen ari dira. Ume hauek harrera-herrialdeetan osasun arazo espezifikoak pairatzen dituzte. Hauek bereziki neska gazteen sexu- eta ugal-osasunari eragiten diete. Gainera, emakume hauek genero-indarkeria sufritzeko arrisku handiagoa dutela ikusi da. Ondorioz, pertsona hauen osasun behar espezifikoak asetuko dituen osasuna sustatzeko programa diseinatzea erabaki da.
- Published
- 2023
6. Eficacia de la terapia asistida por animales para mejorar el funcionamiento adaptativo y ejecutivo en menores con trastorno del espectro autista
- Author
-
Valero Alzaga, Erika, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Cano Palomo, Celia, Valero Alzaga, Erika, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Cano Palomo, Celia
- Abstract
[ES] RESUMEN Introducción: El Trastorno del Espectro Autista (TEA) es un conjunto de afecciones caracterizadas por déficits en la comunicación e interacción social, así como perturbaciones en el desarrollo del lenguaje y la comunicación verbal. Se estima que uno de cada 100 menores tiene autismo. El inicio temprano de los tratamientos se relaciona con mejores pronósticos. Dentro de las múltiples intervenciones terapéuticas posibles, esta revisión se centra en la terapia asistida por animales (TAA) Objetivo: Estudiar la eficacia de la TAA para mejorar el funcionamiento adaptativo y ejecutivo en menores con TEA. Metodología: Para la realización de esta revisión bibliográfica, se consultaron las bases de datos Pubmed, Cochrane Plus y Science Direct. Se emplearon los términos MeSH: “animal assisted therapy” y “Autism Spectrum Disorder" combinados con lenguaje natural mediante los operadores lógicos AND y OR. Resultados: La estrategia de búsqueda previa aportó un total de 11 referencias que se incluyen en este trabajo. Los resultados de la eficacia de la terapia se agruparon atendiendo a las variables: comportamiento emocional, comunicación verbal y no verbal, comportamiento social y actividades motoras. Conclusiones: Estos resultados sugieren que los métodos complementarios y alternativos, como la TAA, parecen eficaces para el manejo de enfermedades complejas y multifactoriales como la TEA.
- Published
- 2023
7. Medidas de prevención de neumonía asociada a la ventilación mecánica
- Author
-
Cabezas Rodríguez, Andrea, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Adrián Calvo, Edurne, Cabezas Rodríguez, Andrea, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Adrián Calvo, Edurne
- Abstract
[ES] RESUMEN Introducción: La neumonía asociada a la ventilación mecánica (NAVM) es una de las infecciones nosocomiales (IN) más prevalentes en las unidades de cuidados intensivos (UCI). Dado el impacto negativo que provoca, es fundamental adoptar medidas eficaces dirigidas a su prevención y disminución de las elevadas tasas. Objetivo: Identificar las medidas más eficaces para prevenir la aparición de la NAVM en unidades de críticos. Metodología: Se llevó a cabo una búsqueda bibliográfica en la base de datos Pubmed desde noviembre de 2022 hasta febrero de 2023. La búsqueda se llevó a cabo mediante la combinación de diferentes términos MeSH y términos libres relacionados con la prevención de NAVM. Se incluyeron artículos publicados en los últimos 10 años en inglés o español. Resultados: Se analizaron 12 artículos sobre las medidas de prevención de NAVM y se clasificaron según el tipo de intervención realizada en cada artículo: la implementación de paquetes de cuidados y formación del personal sanitario, la posición corporal y elevación del cabecero, la aspiración de secreciones, el cuidado bucal y la administración de tratamiento antibiótico (ATB) y probióticos. Conclusiones: La formación continua de los/las profesionales sanitarios e implementación de estrategias basadas en la evidencia y actualizadas han demostrado ser medidas eficaces en la prevención de la NAVM, además de aumentar la adherencia a las intervenciones. Es necesario seguir investigando sobre el tema dada la escasez de nuevos estudios y las discrepancias encontradas entre ellos, así como actualizar los recursos disponibles.
- Published
- 2023
8. Lekeitiar nagusietan hauskortasuna ekiditeko osasun programa
- Author
-
Imaz Aramburu, Idoia, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Azpiazu Ocamica, Janire, Imaz Aramburu, Idoia, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, and Azpiazu Ocamica, Janire
- Abstract
[EU] Sarrera: Espainiako populazioa zaharkituz doa, 65 urtetik gorako nagusien kopuruak gora eginez. Gizabanakoen zahartzaroan hainbat aldaketa morfologiko eta fisiologiko gertatzen dira ehun guztietan eta prozesu horiek hauskortasunerako arriskua handitzen dute. Hauskortasuna ikuspuntu multidimentsional batetik definitu daiteke, alderdi fisiko, psikologiko eta soziala behatuz eta hori balioesteko Gobbens-ek Tilburg indizea sortu zuen. Hauskortasunean eragiten duten faktoreak anitzak izanik, garrantzitsua da bere prebentziorako hiru alderdietan jardutea. Osasun hezkuntza osasunaren sustapenean eta ondorio kaltegarrien prebentzioan oinarritzen da eta kasu honetan, hauskortasunaren prebentzioan jarduteko tresna egokia litzateke. Helburu nagusia: Lekeitioko lehen mailako arretan, 65 urtetik gorako pertsonen hauskortasuna ekiditeko osasun heziketako programa bat garatzea. Metodologia: Lekeitioko osasun zentroan kokatzen da osasun programa eta parte hartzaileak komunitatean bizi diren 65 urtetik gorako nagusiak dira. Horiek hautatzeko hiru galdetegi burutzea erabaki da, Barthel eskala, Folsteinen MMSE (Mini-Mental State Examination) eta Tilburg indizea. Programa ahalduntze ereduan oinarritu da osasun heziketarako. 12 nagusik hartuko dute parte eta sei saio burutuko dituzte, bakoitza helburu espezifiko bati lotuta. Dinamika eta aktibitate ezberdinak burutuko dituzte gai bakoitza lantzeko. Ebaluazioa: Ebaluaketarako metodo eta teknika ezberdinak erabiliko dira, etengabeko ebaluazioa izanez bai partaideekin bai osasun profesionalen artean. Alde batetik, saioak unean bertan ebaluatzeko, ebaluazio orri bat sortu da. Gainera, azken saioaren ostean, ebaluaketa bilera bat egingo da parte hartzaileekin, ahozko zein idatzizko balorazioa burutuz. Horretaz gain, Tilburg indizea ere berriz pasatuko zaie partaideei. Beste alde batetik, programak iraun bitartean erizainak eta psikologoak bi bilera egingo dituzte elkarrekin, programaren emaitzak, metodoak eta prozesua ebaluatzeko.
- Published
- 2023
9. Ospitaleratuta dauden haur jaioberrietan mina maneiatzeko erizaintza-zainketak
- Author
-
Plazaola Etxeberria, Leire, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Segurola Gil, June, Plazaola Etxeberria, Leire, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Segurola Gil, June
- Abstract
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) honela definitzen du jaioberria (JB): 28 egun baino gutxiago dituen haurra. Denbora horretan ematen diren aldaketek eta gertakariek haurren zaurgarritasuna areagotu dezakete, eta, beraz, prebentzio-neurri zehatzak hartzea beharrezkoak dira. Nahiz eta azken urteotan haur JBen ospitale-egonaldiaren iraupena gutxituz joan den, denbora horretan, JBek, hainbat prozedura inbaditzaile bizi ohi dituzte. JBen minaren balorazioa eta protokoloen estandarizazioak urriak dira eta horrek, minaren maneiuaren gabezia handia ekartzen du. Helburuak: helburu nagusia ospitaleratutako JBetan mina maneiatzeko erizainak duen rola ezagutzea da. Metodologia: Berrikuspen bibliografiko honetan PIO egituraz baliatuz, osasun zientzietako deskriptore, hitz gakoak eta eragile boolearrak erabiliz, datu-baseetan bilaketa ezberdinak egin dira. Emaitzak: JBek gehien sufritzen duten mina iatrogeniakoa da. Min hori ebaluatzeko gehien erabiltzen den metodoa eskalak dira, eta 5 eskalek bakarrik erakutsi dute ebaluatzaileen arteko konkordantzia-maila egokia. Mina pairatzen duten JBek, epe laburrean, katabolismo-egoera bat bizitzen dutela ikusi da. Epe luzera aldiz, gehiago ikertu beharko litzatekeela ikusi da. Minari aurre egiteko metodo ez-farmakologiko erabilienak hauek dira: azala-azalaren kontrako metodoa, amagandiko edoskitzea, xurgapen ez-nutritiboa, sakarosaren erabilera eta arreta galarazteko teknikak, hala nola musikoterapia eta masaje-terapia. Neurri farmakologikoak min moderatu-larriko kasuetan erabiltzen dira. Eztabaida: autore ezberdinen iritziak emaitza gehienetan bat datoz. Gainera, oraindik gehiago ikertu behar den arloa dela ere aipatzen dute. Ondorioak: lan honen bidez, ospitaleratuta dauden JBen mina egoki maneiatzeko erizaintza-zainketen garrantzia handia dela ondorioztatu da.
- Published
- 2023
10. Ariketa fisikoaren eraginkortasuna hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan
- Author
-
Martín Cuadrado, Leire, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Salvador Trebol, Eunate, Martín Cuadrado, Leire, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Salvador Trebol, Eunate
- Abstract
55 p. -- Bibliogr.: p. 27-30, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Dismenorrea hilekoan ematen den minaren izen teknikoa da, zeina patologia batekin erlazionatuta egon daitekeen edo ez, hots bigarren mailako dismenorrea edo lehen mailako dismenorrea, hurrenez urren. Bi mota hauetatik prebalentzia altuena duena lehen mailako dismenorrea da, zeinak 17 eta 24 urte artean piko gorena duen. Dismenorreak adin tarte honetako emakumeei egunerokotasunean eragin diezaiekeen mugapena nabarmena dela ikusita, terapia alternatiboetara jo da mina murrizteko helburuarekin. Helburua: Ariketa fisikoaren eraginkortasuna zehaztu adin emankorrean dauden emakumeen hilekoarekin erlazionatutako minaren murrizketan. Metodologia: Berrikuspen honetan lehen mailako dismenorrea diagnostikatuta duten emakumeak kontuan izan dituzten ikerketak aztertu dira, zeinetan intentsitate gutxiko zein handiko ariketa fisikoen eraginkortasuna zehaztu den hilekoarekin erlazionatutako minarekiko. Bilaketak Medline OVID, Cochrane, Psycinfo, Cinahl eta Lilacs datu baseetan eta RNAO eta NICE erakundeetan burutu dira. Guztira, hamabost artikulu erabili dira emaitzak osatzeko. Artikuluak 2012. eta 2022.urteetan argitaratutakoak dira. Emaitzak: Ikerketa hauetan ariketa fisikoak, hala nola, intentsitate gutxikoak (erlaxazioa, yoga, ariketa isometrikoak, luzaketak, pilatesa eta Kegel ariketak) eta intentsitate handikoak (dantza, korrika, spinning-a eta HIIT), dismenorrea murrizten dutela zehaztu da. Ondorioak: Nahiz eta ariketa fisikoarekin dismenorrearen murrizketa eman, ebidentzia maila esanguratsua duten azterketa gehiagoren beharra azpimarratzen da, lortutako emaitzen baliagarritasuna zehazteko eta emaitza hauek emakumeen artean orokortuak izateko.
- Published
- 2023
11. Ariketa fisikoaren eraginkortasuna beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsonengan
- Author
-
Cariñanos Ayala, Susana, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Murillo Astigarraga, Ander, Cariñanos Ayala, Susana, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Murillo Astigarraga, Ander
- Abstract
73 p. -- Bibliogr.: p. 33-36, Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: Osteoartritisa endekapenezko gaixotasun muskulueskeletiko kroniko bat da, zeinek kartilago artikularraren galera, hezurraren birmoldatzea, eta artikulazioetako hantura eragiten duen. Mundu guztian prebalentziarik handiena duen eritasunetako bat da, adinekoen artean ezgaitasunaren kausarik ohikoena izanik. Min kronikoa eta funtzionalitatearen beherakada dira bere ondorio nagusi, pertsona mendekotasunera eraman dezakeelarik. Paziente hauen portzentai handi batek, mina saihestu eta artrosiaren progresioa saiheste aldera, ariketa fisikoa ekiditen du, ariketa fisikoaren onura zalantzan jartzen duelarik. Alabaina, hainbat ikerketek aditzera eman dute ariketa fisikoa eraginkorra izan dakiekela, baina informazioa mugatua denez, informazio gehiagoren beharra dago. Helburua: Beheko gorputz adarretako osteoartritisa duten pertsona helduentzat ariketa fisikoa egitea funtzionalitatean eta minean eraginkorra den aztertzea. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa burutu da, 2012. urtetik 2022. urtera artean argitaratutako artikuluak erabili direlarik. Bilaketak Medline, CINAHL, Cochrane Database, CUIDEN eta LILACS datu-baseetan egin dira. Honez gain, eskuzko bilaketa ere burutu da Ebidentzian Oinarritutako Erakundeetan eta aldizkari espezializatuetan. Horrela, 18 agiri eskuratu dira lan honen helburuari erantzuteko. Emaitzak: 14 ausazko entsegu kliniko, 2 kuasiesperimental, berrikuspen sistematiko 1 eta praktika klinikoko gida 1 erabili dira. Bi kategoria nagusi bereiztu dira, uretako ariketak eta lurrean oinarritutakoak, eta bietan burututako ariketa fisikoen gehiengoek erakutsi dute epe laburrera minaren murrizketarako eta funtzionalitatearen hobekuntzarako eraginkortasuna. Hala ere, ezjakina da epe luzera duten eraginkortasuna. Ondorioak: Literaturak gehien aztertu duen aldagaia mina da, funtzionalitatearekin alderatuz. Ariketa fisikoak minaren gutxitzearen gaineko eragin positiboa du, baina funtzionalitatearen gaineko emaitza an
- Published
- 2023
12. La eficacia del ejercicio de resistencia en la diabetes mellitus tipo 2
- Author
-
Leniz Rodríguez, Asier, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Urarte García-Ardanaz, June, Leniz Rodríguez, Asier, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Urarte García-Ardanaz, June
- Abstract
40 p. -- Bibliogr.: p. 19-22, Introducción: la diabetes mellitus 2 (DM2) es el tipo de diabetes más prevalente. La educación diabetológica, realizada por enfermería, es clave para evitar el desarrollo de complicaciones agudas y crónicas. Desde hace varios años se pauta la práctica regular de ejercicio aeróbico por sus beneficios en el control glucémico. Pero algunos estudios sugieren que los ejercicios de resistencia producen mayores beneficios que los aeróbicos. Objetivo: identificar el efecto del ejercicio de resistencia, solo o combinado con ejercicio aeróbico, en el nivel de hemoglobina glicosilada (HbA1c) en personas con DM2. Metodología: se realizó una revisión crítica de la literatura. Se llevó a cabo una búsqueda en Medline, Cinalh, Cuiden, Cocranhe library, PEdro, Sportdiscus y WOS y una búsqueda manual en Google Académico y Science direct. Los filtros aplicados fueron artículos publicados en los últimos 10 años en inglés y castellano, con acceso a resumen y texto completo. Se identificaron 841 artículos y se incluyeron en la revisión 16. Resultados: en 7 estudios se observó una reducción significativa de la HbA1c tras la ejecución de ejercicios de resistencia, y en la mayoría de ellos (5 investigaciones) las personas tenían una HbA1c inicial >7,5%. En 7 estudios se observó una reducción significativa de la HbA1c tras la realización de ejercicios de resistencia combinados con aeróbicos, con independencia del nivel inicial de HbA1c. Conclusión: el ejercicio de resistencia puede ser beneficioso para mejorar el control glucémico en personas con DM2 que tienen una HbA1c inicial superior a 7,5%, pero combinado con ejercicio aeróbico se puede obtener el mismo beneficio con independencia del nivel inicial de dicho parámetro.
- Published
- 2023
13. Hemofiliaren eramaileak
- Author
-
Barandiaran Lasa, María Teresa, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Aguirre Sánchez, Iris, Barandiaran Lasa, María Teresa, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Aguirre Sánchez, Iris
- Abstract
Hemofilia nahasmendu hemorragiko hereditarioa da, non odolak ez du behar bezala koagulatzen. Odolak koagulazio-faktoreak deritzen proteinak ditu, odoljarioa geldiarazten laguntzen dutenak. Hemofilia duten pertsonek VIII faktorearen edo IX faktorearen maila baxuak dituzte. Eta ondorioz, odoljarioa eragozten duen koagulua motelago eratzen da eta lesioek edo zauriek gehiago odolusten dira. Hemofiliak egunerokotasunean duen garrantzia ikusita, eramaileak gaixotasun honetaz jabetzea ezinbestekoa da, batez ere, etorkizunean ama izan nahi badute, famili plangintza egoki bat gauzatzeko. Helburua: ASHEGUI elkartearekin elkarlanean, hemofiliaren eramaileengana zuzendutako ikus-entzunezko proiektu bat egitea hemofiliaren transmisioa prebenitzeko. Metodologia: Lanaren bilaketa egiteko nagusiki 2 informazio iturri erabili dira: web orriak eta datu-baseak. Bilaketen datei dagokienez, 2022ko azaroaren 12tik abenduaren 20ra egin da. Osasun-zientzietako (DeCS, MeSH, eta hitz gakoak) eta terminologia librearen bitartez proiektuaren bilaketa bibliografikoa burutu zen datu base ezberdinak erabiliz. Pubmed-, Dialnet-, BVS- eta Cuiden-en artikuluak bilatu dira. Gainera, web-orri ezberdinak erabili dira informazioa osatzeko. Proiektuaren garapena: Proiektua prestakuntza-aldi batean, aldi praktiko batean eta difusio aldi batean egin da. Prestakuntza-aldian, proiektuaren egilea ASHEGUI elkartearen jardueretan parte hartu zen eta hemofiliari buruz eta haren eramaileei buruz ikasi zen. Proiekturako beharrezkoa zen informazioa lortu eta prozesatu ondoren, aldi praktikoa hasi zen, eta, bertan, programa informatikoak erabili ziren bideoa sortzeko eta diseinatzeko. Azkenik, difusio aldian, ASHEGUI elkarteko kontua sare sozialetan sortu eta bideoak igo ziren. Ez hori bakarrik, ASHEGUI-ren web-orrian bideoak zintzilikatu ziren. Gogoetazko jarduna: ASHEGUI bezalako elkarte batekin lan egin izana oso esperientzia aberasgarria izan da, bai maila pertsonalean bai akademikoan. Egindako bideoak gizartear
- Published
- 2023
14. Praktika klinikoekin erlazionatutako erizaintzako graduko ikasleen antsietatea
- Author
-
Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Garate Iturzaeta, Amale, Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Garate Iturzaeta, Amale
- Abstract
Buruko nahasmendu ohikoenak antsietatea eta nahasmendu depresiboak dira. Antsietatea mehatsurik edo arriskurik gabeko egoeretan edo modu iraunkorrean aktibatu eta eguneroko bizitza nabarmen oztopatzera iristen denean, osasun arazo bihurtzen da eta antsietate-nahasmendu izena ematen zaio. Erizaintzako ikasleek, gainerako graduetako ikasleek baino antsietate gehiago pairatzen dutela ikusteaz gain, praktika klinikoetan ikasgelan baino antsietate maila altuagoak izaten dituztela ere ikertu da. Helburu orokorra. Praktika klinikoekin erlazionatutako erizaintzako graduko ikasleen antsietateri aurre egiteko erabil daitezkeen jarduerak zehaztea. Metodologia. Helburuen garapenerako berrikuspen bibliografikoa egin da. Horretarako, PIO egitura jarraituta, osasun-zientzietako datu-base ezberdinetan bilaketa egin da: Pubmed, BVS, Dialnet eta Cuiden. Bilaketa zehazteko iragazkiak eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu dira, guztira 25 artikulu eskuratuz lana garatzeko. Emaitzak. Antsietateari aurre egiteko jarduerak aztertzen dira. Ikasleek, nahiz irakasleek antsietateari aurre egiteko erabil ditzaketen jarduerak aipatzeaz gain, fakultate zein irakasleek aplika ditzaketen esku-hartze programak dira berrikuspen honetan antsietateari aurre egiteko gehien landutako estrategiak. Guztira 8 esku-hartze programa mota aipatzen dira. Eztabaida. Landutako programetako batzuk gaur egun erizaintzako fakultateetan aplikatzen direla aipagarria da. Esku-hartze programa mota batzuk artikulu oso gutxitan ikertu dira edo artikulu bakarrean landu dira. Beraz, etorkizuneko ikerketa-gai garrantzitsuak izan daitezke antsietatea murrizteko estrategien eraginkortasuna frogatzea eta batez ere, ikerlanetan esku-hartze ezberdinak alderatzea. Ondorioak. Antsietateari aurre egiteko esku-hartzeak garatzeko eta erabiltzeko premia handia dago. Esku-hartze ezberdinak landu diren arren, haien artean alderatu beharko lirateke estrategia eraginkorrenak zein diren ikertzeko.
- Published
- 2023
15. Erditze osteko depresioaren inguruko osasun heziketa programa gurasoei zuzendua
- Author
-
Pérez Urzelai, Itxaro, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Aizpurua Larrea, Irati, Pérez Urzelai, Itxaro, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Aizpurua Larrea, Irati
- Abstract
Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) dioenez, eguneroko bizitzako estresak, batez ere haurdunaldiaren eta erditzearen ingurukoak, eragina izan dezake ama askoren pentsamoldean eta portaeran, era honetan zaila suertatuz haurrak zaintzeko zeregin ugariei aurre egitea. Pentsamenduaren, portaeraren eta aurre egitearen arazo horiek batzuetan erditze-osteko depresio (EOD) gisa diagnostikatzen dira. Honen etiologia faktore anitzekoa da, baina harreman estua du faktore psikosozialekin. Tratamenduari dagokionez bi aukera daude terapia edo medikazioa. Baina garrantzitsuena, goiz detektatzea da, nahasmendu honen ondorio ugariek, detekziorako zailtasunek eta amek deprimituta daudenean laguntza bilatzeko duten erreparoek, aurreko etapetan jardutearen eta prebenitzen saiatzearen garrantzia azpimarratzen baitute. Gainera, Espainian ez da ia honen inguruko prebentzio-programarik garatu. Horregatik eta beste hainbat arrazoiengatik sortzen da osasun programa hau. Helburua: Zarautzeko Osasun Zentroan haurdunaldiko 2. hiruhilekotik umea jaio eta 12. hilabetera arteko gurasoentzat erditze osteko depresioaren inguruko hezkuntza gauzatzea, prebenitzea eta goiz detektatzea. Metodologia: bilaketa bibliografikoaren iturri nagusiak datu baseak izan dira: Pubmed, Dialnet, Scielo, Cuiden eta Biblioteca Virtual en Salud (BVS). Horrez gain, hainbat webgune eta EHUko liburutegi elektronikoa erabili dira. Plangintza: osasun programa hau diseinatzeko, lehenengo diana taldea, helburu pedagogikoak eta metodologia pedagogikoak zehaztu dira. Saioei dagokienez, programa 4 saiotan banatzea erabaki da, 3 saio erditze aurretik eta bat erditu ostean. Helburuak bete diren egiaztatzeko, ebaluazio tresnak sortu dira. Gogoeta eta ekarpen pertsonala: erditze osteko depresioa gero eta ohikoagoa den nahasmendua da, hala ere, hau prebenitzen duten edo tratatzen duten asoziazio edo programa gutxi daude. Horregatik, emakumeek erditze osteko depresioaren sintomak dituztenean ez dakite nahasmendu hau jasaten ari direla et
- Published
- 2023
16. Depresioa duten nerabeetan suizidio arriskua goiz detektatzeko erizaintza-balorazioa
- Author
-
Lersundi Ayestaran, Mikel, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Irazustabarrena Rey, Ainhoa, Lersundi Ayestaran, Mikel, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Irazustabarrena Rey, Ainhoa
- Abstract
Munduko biztanleria osoaren % 18 gazteak dira, horietatik 10-14 urteko nerabeen % 1,1ek eta 15 eta 19 urte bitartekoen % 2,8k depresioa pairatzen du. Depresio handiagoa duten pertsonek bere buruaz beste egiteko arriskua biztanleria orokorra baino 20 aldiz handiagoa da. Arrisku- eta babes-faktoreen elkarreraginak pertsona batek portaera suizida bat garatzeko edo babesteko duen zaurgarritasuna zehazten du. (EUSKERAZ)
- Published
- 2023
17. Musikoterapiaren eraginkortasuna Alzheimerraren oroimenaren narriadura moteltzeko neurri gisa
- Author
-
Cariñanos Ayala, Susana, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, López de Subijana Huerga, Rakel, Cariñanos Ayala, Susana, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and López de Subijana Huerga, Rakel
- Abstract
52 p. -- Bibliogr.: p. 28-30, Sarrera: Alzheimer Gaixotasuna (AG) dementziaren kasu ohikoena da mundu mailan zehar. Gaixotasun neurodegeneratibo honek hau jasaten duen pertsona baten funtzio kognitiboaren pixkanakako narriadura dakar, sintoma bereizgarriena oroimenaren narriadura progresiboa izanda. Azken urteetan zehar tratamendu ez- farmakologikoaren erabilera gaixotasun honen sintomei aurre egiteko handitu da, horien artean musikoterapia (MT) nabarmentzen delarik. Hala eta guztiz ere, orain arte ez dago ebidentzia nahikorik terapia mota hori Alzheimerraren sintomak arintzeko eraginkorra dela ondorioztatzeko. Helburua: Musikoterapiak Alzheimerra duten pertsonen oroimenaren narriadura moteltzeko duen eraginkortasuna neurtzea. Metodologia: Lan hau literaturaren berrikusketa kritikoa da. Horretarako azken hamar urteetan hurrengo datu baseetan, besteak beste, argitaratutako azterlanen errebisioa burutu da: Medline OVID, CINAHL, COCHRANE, PUBMED, EMBASE eta PsycINFO. Bilaketa horiek ingelesez zein gazteleraz argitaratutako literaturara bideratu da, AG-ren edozein mailako diagnostikoa duten pertsonetan oinarrituta. Emaitzak: Berrikuspen honetarako hautatutako 15 artikuluen datuetatik abiatuta gure emaitzak bi kategoria nagusik osatu dituzte, MT aktiboa eta pasiboa, hain zuzen ere. Era berean, atal horiek beste hainbat azpiatalez osatuak daude: Epe motzeko oroimena, epe luzekoa, berehalakoa, berreskuratze atzeratuko memoria, eta autobiografikoa. MT aktiboari dagokionez, 8 ikerketetan hobekuntzak behatu dira oroimen mota batean edo bestean. Bestalde, MT pasiboa erabilitako 5 azterlanetan memorian onurak ikusi dira. Ondorioak: MT, denboran mantentzen bada, lagungarria izan daiteke AG duten pazienteen memoriaren narriadura moteltzeko. Hala ere, haren eragina txikiagoa izango da gaixotasunaren faseek aurrera egin ahala.
- Published
- 2023
18. Irun Zentroko osasun-zentroko erizainei zuzendutako eskabiosiaren inguruko osasun-hezkuntza programa
- Author
-
Liceaga Otazu, Nerea, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Romero Graña, Leyre, Liceaga Otazu, Nerea, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Romero Graña, Leyre
- Abstract
Eskabiosia gaixotasun dermatologiko parasitario kutsakorra da. Infekzio honek ez du genero, arraza, adin edo faktore-sozioekonomikorik baztertzen eta gure gizartean intzidentzia gora egiten ari dela ikusi da, osasun publikoaren arazoa mundu mailan dagoela kontsideratuz. Pilaketa-egoerak arrisku-faktore garrantzitsuenak dira eta larruazalari eragiteaz gain, infekzio bakterianoak eta beste konplikazio batzuk eragin ditzake. Erizainen osasun-hezkuntza ezinbestekoa da porrot terapeutikoa saihesteko, izan ere, tratamendu egoki betez % 100 sendatze-portzentaia du. Helburua: Irun Zentroko lehen mailako arretako erizainei zuzendutako eskabiosiaren inguruko osasun-hezkuntza programa bat diseinatzea. Metodologia: PIO galderari erantzun ostean, deskriptoreak (DeCS eta MeSH) eta hitz gakoak definitu dira. Bilaketa bibliografikoa datu-base desberdinetan gauzatu da: Pubmed, Dialnet, BVS eta MEDES. Hortaz aparte, Google Academico-an artikulu batzuk eskuratu dira. Emaitzak murrizteko eta artikuluak aukeratzeko, iragazkiak eta barneratze eta kanporatze-irizpideak aplikatu dira. Gainera, web-orrietan informazioa ere bildu da. Bestalde, proiektuaren egitura antolatzeko, “Métodos educativos en salud” eta “Manual de Educación para la salud” erabili dira. Hortaz gain, bi bilera eduki dira: ESI Donostialdeako Medikuntza Prebentiboko Zerbitzuko mediku zein erizainarekin eta Irungo Osasun Zentroko gainbegiratzailearekin Plangintza: Hasteko, talde dianak lortu beharreko helburu orokor zein zehatzak planteatu dira. Saio bakarra emango da, 2 ataletan ezberdindua: teorikoa eta praktikoa. 4 gai-multzo egongo dira eta horiek garatzeko hainbat jarduera prestatu dira. Programa, erizainak eskainiko du osasun-zentroko bilera-gelan. Ebaluazioari dagokionez, saioaren amaieran egingo da. Partaideek emaitzak, prozesua eta egitura eta baliabideak ebaluatuko dituzte, hezitzaileak, aldiz, prozesua eta egitura eta baliabideak soilik. Ekarpen pertsonala: Ezjakintasuna agertu den gai batean erizaintzari ezagut
- Published
- 2023
19. Nerabezaroan elikadura-jokabidearen nahasmenduak prebenitzeko, 9-12 urte arteko haurrei bideratutako osasun-hezkuntza programa
- Author
-
Mugica Errazquin, Itxaso, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Razquin Iregi, Olatz, Mugica Errazquin, Itxaso, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Razquin Iregi, Olatz
- Abstract
Elikadura-nahasmenduak pertsonen nutrizioan, hazkuntzan eta garapenean ondorio kaltegarriak eragiten dituzten gaixotasun mental larriak dira. Nahaste hauek pazienteen arlo fisiko, psikiko eta sozialak erasaten dituzte. Azken urteetan, elikadura jokabidearen nahasmenduen kasuak igo eta mundu mailako arazo bat bilakatu dira, intzidentzia-tasa handiena 12-18 urte bitartean kokatuz. Helburua: Nerabezaroan elikadura nahasmendurik paira ez dezaten, 9 eta 12 urte arteko haurrei, hots, lehen hezkuntzako (LH) 5. eta 6. mailetako haurrei, bideratutako prebentziozko Osasun-Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Metodologia: Proiektua garatzeko, bilaketa bibliografiko bat burutu da zenbait metabilatzaile, datu base, liburu eta web-orritan. Bilaketa hau programaren PIO galderari erantzunez, eta barneratze eta kanporatze irizpideak jarraituta egin da. Hura garatu ahal izateko, zenbait DeCS, MeSH, hitz-gako eta terminologia libre erabili dira. Plangintza: Xede-taldeak dituen jarrera, ezagutzak, gaitasunak eta itxaropenak balioztatutako 5 galdetegiren bitartez identifikatuko dira, landu beharreko gai-multzo bakoitzeko bat (arlo fisikoa, elikadura-ohituren garrantzia, arlo psikologikoa, arlo soziala eta aurre egiteko baliabideak). Horretaz gain, elikadura-nahasmenduen nondik-norakoak azaltzen dituen ikasgai bat ere izango da. Gai bakoitza helburu pedagogiko nagusi batean oinarrituta dago eta, haietako bakoitza saio desberdin batean landuko da, guztira sei saio izango direlarik. Metodologia pedagogikoari dagokionez, programa hau partaideen parte hartze aktiboan oinarritzen da, haurra prozesu osoaren erdigunea izanik. Ebaluazioa hiru zatitan banatuko da: proiektuaren prozeduren, emaitzen eta egitura eta baliabideen ebaluaketan, hain zuzen ere. Ekarpen pertsonala: Nerabeei zuzendutako interbentzio asko badaude ere, nerabezaro aurreko haurrentzat bideratutako prebentziozko osasun-hezkuntza proiektu gutxi daude, eta nahasmenduen kasu gorakadak halakoen beharra argi uzten dute. Honetan, e
- Published
- 2023
20. Efectividad de la entrevista motivacional en el proceso del abandono del consumo tabáquico
- Author
-
Lorenzo Urien, María Elena de, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Lasa Tobalina, Estibaliz, Lorenzo Urien, María Elena de, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Lasa Tobalina, Estibaliz
- Abstract
63 p. -- Bibliogr.: p. 56-63, El tabaco es una de las sustancias nocivas más consumidas a nivel mundial y una de las que más enfermedades, muertes y costes a nivel sanitario genera. Debido a los efectos aditivos del tabaco, conseguir una reducción en su consumo o el cese total de su consumo es todo un reto para las autoridades y personal sanitarios. Por ello, más allá de los esfuerzos de los Gobiernos en forma de campañas informacionales, el personal sanitario es quien está en la primera línea en la lucha contra su consumo. Este estudio, va a valorar los efectos en el proceso del abandono tabáquico a nivel de eficacia y persistencia en el tiempo en función de las intervenciones no farmacológicas aplicadas a los pacientes, poniendo especial énfasis en las entrevistas motivacionales. Por tanto, este estudio se fundamenta en dos pilares: (1) analizar los efectos de las entrevistas motivacionales en el número de cigarrillos consumidos por los pacientes y (2) analizar los efectos de dichas intervenciones en la abstinencia total del consumo. Además, se analizará la persistencia de estos efectos a lo largo del tiempo desde las intervenciones.
- Published
- 2023
21. Osasun heziketa programa: hileko zikloaren heziketa LH5-eko ikasleei bideratua
- Author
-
Zubeldia Etxeberria, Josune, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Otegi Etxart, Maialen, Zubeldia Etxeberria, Josune, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Otegi Etxart, Maialen
- Abstract
Hilekoa, hileko zikloari hasiera ematen dion gertakaria da, haurdunaldirik ematen ez denean, endometrioa askatuz. Osasun menstruala, hileko zikloarekin lotutako ongizate fisiko, mental eta sozial egoerari deritzo. Pobrezia menstruala berriz, hilekoa modu osasuntsuan kudeatzeko baliabide nahikorik ez izatea da, eta honek hainbat eragin psikosozial ditu. Dismenorreak, eragina dauka osasun menstrualean, baina normalizatua dago. Hilekoarekin erlazionatutako infekzioak ere ohikoak dira. Horretaz gain, heziketa faltak, tabuak eta estigmak dakartzate. Heziketan hutsune honek, pertsona hauen bizi kalitatean negatiboki eragiten du, errendimendu akademikoan ere eraginez. Koste ekonomikoari dagokionez, hilekoa duten pertsona askok zailtasunak izaten dituzte hilekoa modu osasuntsuan kudeatzeko. Osasun egoera honi aurre egiteko, hainbat estrategia jarri dira martxan. Hau horrela, heziketa programa hau, genero guztietako 10-11 urte bitarteko ikasleei bideratu zaie.
- Published
- 2023
22. Disfagia maneiuaren inguruko osasun hezkuntza programa adinekoen egoitzetako langileei zuzendua
- Author
-
Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Etura Tobalina, Andrea, Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Etura Tobalina, Andrea
- Abstract
Sarrera: Disfagia, gaur egun gutxiesten den sindrome bat da. Izan ere, munduko heriotza eragile nagusienetako baten artean aurkitzen da, adinekoen artean prebalentzia handiena delako. Erabiltzaileen artean, eragin biopsikosozial, ekonomiko eta emozionala eragiten du, baita zaintzaile zein osasun profesionalen artean ere. Argi dago, detekzio goiztiarra eginez gero, kostu baxuko esku-hartze indibidualizatuak gauzatu daitezkeela, konplikazioak ekiditeko. Helburua: Disfagia maneiuaren inguruko Osasun Hezkuntza programa diseinatzea Errenteriako adinduen Jesusen Bihotza egoitzako langileei zuzendua. Metodologia: Osasun Hezkuntza programa osatzeko, PIO galderari erantzunez, eta barneratze eta kanporatze irizpideak jarraituta, datu-baseetan bilaketa bibliografikoa burutu da. Horrez gain, web-orri, gida eta liburu ezberdinetan bilatu da. Plangintza: Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan burutuko da, eta osasun langileei zuzendua dago. Xede-taldearen ezagutza, jarrera, gaitasun eta itxaropenak identifikatu ostean, 4 saioetan banatuko da programa, 12 gai jorratuz. Asteartero bi saio egongo dira, xede-taldearen lan orduak kontuan hartuz, bat goizean eta beste bat arratsaldean. Saioak, erizainek aurrera eramango dituzte, sukaldari eta logopeda bat gonbidatu bezala edukiz. Xede-taldea modu jarraituan zein amaieran ebaluatuko da tresna ezberdinen bitartez. Bukatzeko, programa bete eta helburuak lortu diren ziurtatzeko, sortutako hainbat ebaluazio tresna erabiliko dira. Ekarpen pertsonala: Disfagiaren maneiurako gida ofizialak falta dira, nahiz eta informazio ugari aurki daitekeen. Arreta egokia eskaintzeko, praktika klinikoko gidak garatzea eta balioztatzea eskatzen da. Honen beharra dago, erabiltzaileei zuzenki eragiten diolako. Garrantzitsua da egoitzan sartu bezain laster balorazio geriatriko integrala egitea, detekzio goiztiarra gauzatzeko. Osasun langileek paper garrantzitsua dute hezitzaile moduan, diziplina anitzeko taldeak parte harturik, 24 orduz erabiltzaileeki
- Published
- 2023
23. Erditze-prozesuan emakumea uretan murgiltzeak minaren maneiuan duen eragina
- Author
-
Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Estandia Ibaibarriaga, Edurne, Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Estandia Ibaibarriaga, Edurne
- Abstract
Azken urteetan, erditze esperientzia positiboa bilatzeko bidean, arreta handia jarri da erditzean mina arintzearen garrantzian. Ura metodo ez-farmakologiko bezala gero eta gehiago erabiltzen da. Lortu nahi diren helburuen artean mina arintzea eta erditzean emakumearen autonomia eta ongizatea areagotzeko analgesia epiduralaren ordezko neurriak aurkitzen dira. Hala ere, dilatazio-prozesuan eraginkortasuna eta segurtasuna frogatuta daudela dirudien arren, kezka agertzen da kanporatze-fasearen erabilerarako. Helburua: lanaren helburu nagusia da, erditze-prozesuan dagoen emakumea uretan murgiltzeak minaren maneiuan duen eraginkortasuna aztertzea eta ezagutzea. Metodologia: lan hau berrikuspen bibliografiko bat da. PIO egitura zehaztu ondoren, bilaketa bibliografikoa egiteko deskriptoreak aukeratu dira, eta bilaketa datu-base nahiz web-orrialdeetan eta emagintzan oinarriturik dagoen aldizkarian egin da. Irakurketa kritikoari esker, artikuluen ebaluazioa gauzatu da CASPe (Critical Appraisal Skills Programme Español) txantiloien bidez eta Haynes piramideaz baliatuz dokumentuen ebidentzia maila ziurtatu da. Emaitzak: uretan erditzeak erditze-prozesuaren aurrerabidea errazten du. Gainera, flotagarritasun-efektua dela eta mugikortasuna errazten da, horrek minaren pertzepzioa hobetu eta erditze-lanaren aurrerapena arindu dezake. Horrez gain, dilatazio-aldian bereziki, ur beroaren erabilerak analgesiaren erabilera murrizten du. Erditze-prozesuan zehar opioideen erabilera eta narkotikoen beharra murrizten da uraren erabilerarekin. Eztabaida: nahiz eta emaitza gehienak adierazten duten erditze-prozesuan uretan murgiltzeak mina gutxitzen duela, badira ikerketak minaren murrizketarik gertatu ez dela aztertu dutenak. Gainera ospitaleetan analgesiakoen erabilera gutxitzen dela frogatu bada ere, komunitatean oinarritutako uretako erditzeek nahitaez izango lituzkete analgesikoen modalitate horiek eskuratzeko erronkak. Ondorioak: uretan murgilduta tenperatura doitzeko ahalmenak eta mugit
- Published
- 2023
24. Eraginkorra da ariketa fisikoa, biriketako minbizia duten pertsonengan, fatiga murriztu eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko?
- Author
-
Ulibarri Ochoa, Ainhoa, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Castillejo Ugalde, Ane, Ulibarri Ochoa, Ainhoa, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Castillejo Ugalde, Ane
- Abstract
60 p. -- Bibliogr.: p. 28-33, Marko kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun Biriketako minbizia da hilkortasun tasa altuena duen minbizia. Diagnostikatzeko egiten diren frogek ematen duten informazioaren arabera, gaitzaren estadioa ezartzen da eta horren arabera, kirurgia, kimioterapia edota erradioterapia jasotzea erabakitzen da. Gaixotasunak berak, eta hori sendatzeko erabiltzen diren tratamenduek eragiten dituzten sintomen artean, fatiga eta loaren asaldurak aurkitzen dira, pazientearen bizi-kalitatea murrizten dutenak. Hori horrela izanda, ariketa fisikoak horren hobekuntzan lagundu dezakeela ikusi da. Helburua: Biriketako minbizia duten pazienteengan fatiga murrizteko eta loaren-kalitatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ariketa fisikoaren eraginkortasuna aztertzea. Metodologia: Lan hau burutzeko azken 10 urteetan argitaratutako 15 entsegu kliniko erabili dira. Horiek aurkitzeko, hurrengo datu-base eta aldizkariak erabili dira: PubMed, Medline, Lilacs, Cinhal, Cochrane, Psycinfo eta Cancer Nursing. Emaitzak eta eztabaida: Fatigari dagokionez, bost ikerketek hobekuntza estatistikoki esanguratsuak lortu zituzten eta hiruk ez zituzten diferentzia esanguratsurik lortu, nahiz eta horietatik bitan fatigaren hobekintza eman zen. Beste batean aldiz, fatigaren areagotzea eman bazen ere, ezin da jakin interbentzioaren ondorioa izan zen edo ez. Bestalde, loaren-kalitateari dagokionez, hiru ikerketek lortu zituzten estatistikoki hobekuntza esanguratsuak. Beste hiruk aldiz ez zituzten eraginkortasun esanguratsurik lortu, baina hala ere, hobekuntzak lortu ziren bitan. Beste bitan, fatigaren kasuan bezala, ezin izan da ariketa fisikoaren eraginkortasuna egiaztatu, p-aren faltaren ondorioz. Azkenik, bizi-kalitateari dagokionez, 8 ikerketek bizi-kalitatearen hobekuntza lortu zuten bitartean, beste bik kontrakoa lortu zuten, nahiz eta, esan bezala, ezin izan da eraginkortasuna egiaztatu. Ondorioak: Ariketa fisikoak biriketako minbizia duten pertsonen fatigaren murriztean eta loaren- eta bizi-kalitatearen hobek
- Published
- 2023
25. Euste fisikoen eta mekanikoen erabilera ekiditeko alternatibak: literaturaren berrikuspena
- Author
-
Arrue Mauleón, Marta, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Altuna Sarriegi, Saioa, Arrue Mauleón, Marta, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Altuna Sarriegi, Saioa
- Abstract
Osasun mentaleko zerbitzuetan neurri murriztaileen erabilera oso prebalentea da eta gure gizartean haien erabileraren inguruan eztabaida kliniko eta etiko zabala dago. Osasun Mundu Erakundeak praktika hauek hainbat giza-eskubide urratzen dituela adierazi du eta Nazio Batuen Erakundeak praktika murriztaileak tratu txar eta tortura gisa identifikatu ditu. Are gehiago, eusteen erabilerak pazientearengan nahiz osasun-ekipoarengan ondorio fisiko, psikologiko eta sozialak eragiten ditu. Helburua: Azterlan honen helburu nagusia ospitaleratuak dauden eta gaitz mentala duten pazienteetan eusteen erabilera eta haien aurrean dauden alternatibak errebisatzea da. Metodologia: Descriptores en Ciencias de la salud eta Medical Subject Headings hitz-giltzarriak, gako-hitzak eta terminologia librea aukeratu dira eta Patient, Intervention, Outcome egituran oinarrituz, literaturaren berrikuspen bat egin da. Horretarako, bilaketa-estrategiak erabiliz Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud eta Web Of Science datu-baseetan eta meta-bilatzaileetan artikuluak bilatu dira. Horrez gain, informazio osagarri gisa eusteen erabilera murrizteko hainbat protokolo eta gida erabili dira. Emaitzak: Osasun-taldeak eta pazienteek eusteen erabilera esperientzia traumatiko eta inbaditzaile gisa deskribatu dute eta hauek eragiten dituzten ondorioen jakitun dira. Eusteen erabileraren aurrean proposatutako alternatiben artean harreman terapeutikoa, pazienteak aktibitate ezberdinetan parte hartzea, haren gaixotasun prozesuaren parte-hartzaile aktiboa izatea eta inguru seguru bat ziurtatzea izan dira. Oro har, eusteen erabilera murrizteko programak azaldu dira. Bestalde, alternatiben inplementazioan erizaintzak rol garrantzitsua du. Eztabaida: Osasun-profesionalek eta pazienteek proposatutako alternatiba gehienek bat egin duten arren, haien eraginkortasuna aztertzeke dago. Horrez gain, haien inplementazioan hainbat oztopo eta hobetzeko atal aurkitu dira. Halaber, eusteen erabilera murrizteko programak eusteen
- Published
- 2023
26. Jaiotza-inguruko heriotzaren dolu-prozesuan eman beharreko erizaintza-zainketak
- Author
-
Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Rubio Uzkudun, Nerea, Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Rubio Uzkudun, Nerea
- Abstract
Heriotza perinatala familietan zein osasun-profesionalengan emozio desberdinak eta dolu-prozesua pizten duen ezusteko gertakaria da. Nahiz eta azken urteetan heriotza-tasa txikiagotu, urtero 2,7 milioi jaioberri eta 2,6 milioi jaio aurreko hiltzen dira. Jaio aurreko heriotza gehienak eta jaioberrien heriotzen erdiak ez dira erregistroan inskribatzen eta ez da jaiotza-ziurtagiririk ematen, eta horrek gurasoek dolu osasuntsua egitea eragozten du. Dolua hasteko moduak esperientzia hori integratzeko bidea markatu eta baldintzatuko du, eta, beraz, tratu egoki eta enpatiko batek eta intimitate-giro batek dolu osasungarri bat sortzen lagunduko du. Helburua. Berrikuspen narratibo honen helburua heriotza perinatalari aurre egiteko eta gurasoen dolua eramangarriagoa egiteko interbentzio efektiboak identifikatzea da. Metodologia. Helburua aurrera eraman ahal izateko gaiaren inguruan idatzitako literatura zientifikoaren errebisio narratiboa egin da, PIO estruktura erabiliz. Bilaketa datu-baseetan egiteaz gain, hainbat web-gune ere erabili dira. Irakurketa kritikoa erabilita artikuluen aukeraketa egin da eta Haynes piramidean oinarrituz, dokumentuen ebidentzia-maila ziurtatu da. Emaitzak. Dolu perinatalean gurasoei eman beharreko erizaintza-zainketa onuragarriak aztertu dira heriotzaren diagnostikoa ematen den unetik gurasoak ospitaletik joaten diren arte; horien artean, komunikazio argi eta enpatikoa erabiltzea, azpiegitura zaintzea, oroitzapenak sortzen laguntzea, informazioa ematea, erabakietan bultzatzea, erditzea prestatzea eta talde-terapia gomendatzea. Eztabaida. Nahiz eta azken urteetan gai honen inguruan lan asko egin, informazio falta somatzen da orokorrean. Heriotza oraindik gai “tabu” gisa aurkitzen da gure gizartean; beraz, gaiarekiko dagoen ezjakintasun honek ikertzea zailtzen du. Ondorioak. Protokolo bateratuaren beharra azpimarratzen da, eta baita erizainen formazio beharra ere. Hortaz gain, gurasoei ospitaletik kanpo ematen zaien laguntza eta jarraipena eskasa d
- Published
- 2023
27. Programa de Educación para la Salud: orientado a cuidadores del niño/a con anemia de células falciformes
- Author
-
Estevan Muguerza, Maite, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Sánchez López, Maider, Estevan Muguerza, Maite, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Sánchez López, Maider
- Abstract
La Anemia Falciforme Congénita es una enfermedad genética autosómica recesiva. Esta anemia hemolítica crónica tiene una alta prevalencia en África Subsahariana, pero debido a la migración se ha distribuido por el mundo aumentando su incidencia y considerándola así un problema de salud pública. En el País Vasco también se prevé un aumento de casos de la enfermedad. Por ello, existe la necesidad de educación sanitaria, explicando las consecuencias, el tratamiento y los cuidados de hábitos saludables diarios a seguir. Objetivos: Diseñar un programa de Educación para la Salud (EpS) orientado a padres, madres, tutores legales o cuidadores del niño/a con la Enfermedad de Células Falciformes (ECF) de 0 a 5 años en el País Vasco. Metodología: Se ha realizado una búsqueda bibliográfica en diferentes bases de datos (PubMed, BVS, BEDCA) con el uso de descriptores DeCS y MeSH. También se ha buscado información en guías, webs y libros, y se ha contactado con una enfermera de Atención Primaria de Pediatría. Planificación: Se realizarán 7 sesiones con el contenido educativo adaptado a la ECF. En cada sesión se trabajarán diferentes objetivos pedagógicos, haciendo uso de estrategias metodológicas. Se plantearán los recursos necesarios (organizativos, material, humanos) para cada sesión . Evaluación: Para valorar la eficacia del programa, se tendrán en cuenta las sesiones y los objetivos pedagógicos establecidos. La evaluación la harán tanto los agentes de salud como los participantes. Se analizarán la estructura, el proceso y los resultados, por medio de las estrategias metodológicas y de la observación continua. Aportación y opinión personal: se amplificarán los conocimientos de educación de ECF, lo que servirá de formación tanto para profesionales sanitarios como para las familias y se hará frente a la estigmatización.
- Published
- 2023
28. Transexualitatearen normalizazio goiztiarraren garapenerako osasun-hezkuntza programa
- Author
-
Zubeldia Etxeberria, Josune, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Lertxundi Segurado, Nahia, Zubeldia Etxeberria, Josune, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Lertxundi Segurado, Nahia
- Abstract
Transexualitate hitza geroz eta gehiago entzuten den arren, oraindik ezjakintasun handia dago. Zer esanik ez nerabeen artean. Kontua da, jaioberriaren generoa ezagutzeko genitalei begiratzen zaiela, baina, genero-identitatearen ezartzea, komunikazio berbalaren bitartez izan beharko litzake. Ondorioz, jaiotzean ezarritako generoarekin bat ez datozen, eta gizarte heteronormatiboak normaltasunetik at daudela kontsideratzen dituen nerabeek transfobia hitzez ezagutzen den jazarpena jasaten dute. Horrela, haien garapen psikosozialean zailtasunak izateaz gainera, beren buruarekiko autopertzepzio eta maitasunean ere desabantailak dituzte. Horregatik jaio da proiektu hau, adin goiztiarretik transexualitatearen esistentzia ezagutu, ekintza transfoboak identifikatu eta harreman osasuntsuak eraikitzeko baliabideak eskaintzeko. HELBURUA: Transexualitatearen normalizazio goiztiarraren garapenerako, 11-12 urte bitarteko nerabeei bideratuko osasun-hezkuntza baten diseinua burutzea. METODOLOGIA: Proiektuaren justifikazioa garatu zein helburu pedagogikoak identifikatu ondoren, edukiak garatzeko, bilaketa bibliografiko datu-base desberdinak erabiliz burutu da. Baita, beste zenbait web-orri, liburu, gida eta aldizkari bidez ere. PLANGINTZA: Gaiaren inguruan ezagutzarik ez duten nerabeak transexualitatean trebatzeko, bost saiotan banatu den osasun-hezkuntza programa bat antolatuko da. Edukiak bost gai-arlo desberdinetan banatuko dira, bakoitza saio batean landuz. Helburu espezifikoak betetzeko, jarduera desberdinak burutuko dira, beti ere xede-taldearen parte-hartze aktiboarekin. Osasun-agente desberdinek hartuko dute parte, saio eta xede-taldeari egokitutako baliabideak erabiliko direlarik. Helburuak bete diren baloratzeko, ebaluazio-tresnak ere sortuko dira. EKARPEN PERTSONALA: Gizarte heteronormatiboak, genitaletan oinarrituta bakoitzari esleitu dion generoarekin bat ez egotea eta identifikatzea, ez da lan erraza. Zer esanik ez, sentitutakoa komunikatu eta ondorengo transfobia bizi e
- Published
- 2023
29. Zoru pelbikoaren muskuluen entrenamenduaren eragina prostatektomiaren ondoriozko gernu-inkontinentzia duten gizon helduetan
- Author
-
Gárate Echenique, Lucía, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Goitia Marquínez, Araitz, Gárate Echenique, Lucía, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Goitia Marquínez, Araitz
- Abstract
54 p. -- Bibliogr.: p. 29-32, Marko teorikoa eta justifikazioa: Prostatektomia erradikala (RP), prostatako minbizi lokalizatuaren funtsezko tratamendua bada ere, honek gernu inkontinentzia (GI) bezalako konplikazioak ekar ditzake. Gernu inkontinentzia, nahigabeko edozein gernu isuriaren kexa, ebakuntza ondoren pazienteen %20-ak inguru pairatzen dute, hauek haien bizi kalitatean gora beherak jasan ditzakete, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaren pertzepzioa murriztuz eta beste ondorio batzuen artean, sufrimendua eta estigmatizazioa pairatuz. Hori dela eta, tratamendu kontserbatzailea den zoru pelbikoaren muskuluen entrenamendua (ZPME), muskulu hauen uzkurduraren bitartez hauek indartzea, populazio honek burutzea planteatzen da. Helburua: Prostatektomiaren ondoriozko GI pairatzen duten gizon helduetan, ZPME-ak GI-n eta bizi kalitatean dituen eraginak zehaztea. Metodologia: Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko, hainbat datu baseetan, ebidentzian oinarritutako 2 erakundeetan eta 3 aldizkari elektronikoetan bilaketak egin dira. Hautaketa prozesuaren ostean, barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatuz eta ondoren hautatutako artikuluen irakurketa kritikoa eginez burutu dena, artikuluen analisia agin da. Honetan, ideiak ordenatzeko laburpen-taula bat sortu da eta ondoren ikerketen emaitzak egituratzeko zuhaitz-diagrama eraiki da. Emaitzak: Populazio zehatz honetan GI-an eta bizi kalitatean ZPME-ren eragin orokorrak aztertu dira lehenik eta behin. Ezer ez egitearekin alderatuz, ZPME-ak emaitza esanguratsuak lortu ditu GI-ri dagokionez, bizi kalitatean ordea, bariabilitatea egon da ikerketen emaitzen artean. Bestetik, ZPME-ren ezaugarri ezberdinak aztertu dira, bakoitzak GI-an eta bizi kalitatean dituzten eraginak zehaztuz. Entrenamendua ebakuntza ostean burutzea aurretik burutzearekin alderatuz, emaitza esanguratsuak lortu ditu. Entrenamendu gidatuak eta idatzizko azalpena emateak, ahoz azaltzea baino eraginkorragoa da. Hainbat ariketa mota kegel ariketak bezain eraginkorrak suertatu dir
- Published
- 2023
30. Elikadura- eta ariketa fisiko-ohituren eragina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskola-errendimenduan
- Author
-
Zarrazquin Arizaga, Idoia, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Yaniz Ercibengoa, Iker, Zarrazquin Arizaga, Idoia, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Yaniz Ercibengoa, Iker
- Abstract
2019. urtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) izan zen Espainiako porrot akademiko handiena zuen hezkuntza-maila. Eskola-errendimenduak (EE) duen garrantzia ikusita, ezinbestekoa da honetan eragina duten faktoreak identifikatzea. Horien artean, elikadura- eta ariketa fisiko-ohiturak nabarmentzen dira, eta hauen inguruan sortzen diren kezkengatik ikerketa askok ikasleen elikadura- eta ariketa fisiko-ohiturak aztertu dituzte. Helburua: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen elikadura- eta ariketa fisiko-ohiturek eskola-errendimenduan duten eragina aztertzea. Metodologia: Berrikuspen bibliografikoa burutu da 2022ko azaroaren 14tik 2022ko abenduaren 28ra. Patient, Intervention, Outcome (PIO) egiturari jarraituz Descriptores en Ciencias de la Salud (DeCS) eta Medical Subject Headings (MeSH) deskriptoreak Biblioteca Virtual de la Salud (BVS) meta-bilatzailean eta Pubmed, Cuiden, Dialnet eta Cochrane datu-baseetan konbinatu dira, helburuari erantzuteko 23 artikulu lortuz. Gainera, Osasun Ministeritzatik lortutako artikulu bat eta Osakidetzako eta Osasun Munduko Erakundeko (OME) web-orrialdeak erabili dira. Emaitzak: Nerabeen bizi-ohituren aldaketa handien ondorioz elikadura- eta ariketa fisiko-ohiturei buruzko kezka nabarmenak azaldu dira. Aipatutako bi faktoreak ikasleen eskola-errendimenduan eragina dutela baieztatzeko, ikerketa ezberdinek elikagaien kontsumoan, gorputz-masa indizean (GMI), gosarian eta ariketa fisikoan jarri dute ikuspuntua. Horregatik, osasun-profesionalen elikadura- eta ariketa fisiko-ohiturekin erlazionatutako interbentzio ezberdinak ezinbestekoak izan daitezke ikasleen osasuna sustatzeko eta hauen eskola-errendimendua areagotzeko. Eztabaida: Aztertutako ikerketen atal ezberdinek zenbait emaitzen adostasuna erakusten duten arren, egileen arteko iritzi bateraturik ez dago. Ondorioak: Ikasle gehienek ez dituzte eguneroko elikadura- eta ariketa fisiko-ohituren gomendioak jarraitzen. Edari azukredunen kontsumoa eta gehiegizko gorputz-masa ind, In 2019, Compulsory Secondary Education was the level of education with the highest academic failure in Spain. Given the importance of school performance, it is essential to identify the factors that influence it. Among them, eatingand physical exercise-habits stand out, and many studies have analyzed the eating- and physical exercise-habits of today's students. Objective: To analyze the impact of the eating- and physical exercise-habits of Compulsory Secondary Education students on school performance. Methodology: A bibliographic review was carried out from November 14, 2022 to December 28, 2022. Following the Patient, Intervention, Outcome structure, DeCS and MeSH descriptors were combined in the BVS meta-search engine and Pubmed, Cuiden, Dialnet and Cochrane databases, obtaining 23 articles. In addition, an article obtained from the Ministry of Health and the Osakidetza and the World Health Organization web pages were used. Results: As a result of the major changes in the life habits of teenagers, significant concerns have been expressed about the eating- and physical exercise-habits. To confirm that the two mentioned factors have an effect on the school performance, different studies have focused on students' food consumption, body mass index, breakfast and physical exercise. Various interventions related to eating- and physical exercise-habits by health professionals can be essential to promote the health of students and to increase their school performance. Discussion: Although the different sections of the studies analyzed show the agreement of certain results, there is no unified opinion among the authors. Conclusions: Most students do not follow the recommendations of daily nutrition and physical exercise habits. While the consumption of sugary drinks and body mass index excess is associated with lower school performance, there is no absolute consensus that the consumption of vegetables and fruits is related to higher school performance. Eating breakfast is
- Published
- 2023
31. Eskizofrenia gaixotasuna duten pertsonek tratamenduarekiko atxikimendua hobetzeko osasun hezkuntza programa
- Author
-
Kortaxarena Rubio, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Nafarrate Santiago, Noah, Kortaxarena Rubio, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Nafarrate Santiago, Noah
- Abstract
Eskizofrenia gaixotasun mentala da, pentsamenduan, portaeran, emozioetan eta errealitatea ikusteko moduan du eragina. Oro har, eskizofrenia, gaixotasun mentalen artean, psikositzat hartzen da. Hau jasaten dutenek errealitatearen eta pentsamenduak eta gaixotasunak eragindako pertzepzioen artean bereizteko zailtasunak izan ditzakete. Gaixotasun honen ezaugarri nagusia tratamenduarekiko atxikidurarik eza da. Honek suposatzen dituen kostu sozial, osasun eta ekonomiko larriak eta ospitaletik kanpoko eremuan ikusten den hutsune handia dela eta, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonei zuzendutako Osasun Hezkuntza Programa egitea ezinbestekoa dela ikusi da. Helburuak: Gradu Amaierako Lanaren helburu nagusia, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonentzat tratamenduarekiko duten atxikimendua hobetzeko Osasun Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Helburu nagusia lortzeko asmoz, helburu zehatzak planteatu dira. Metodologia: Proiektuaren helburu nagusiari erantzuteko, hainbat datu iturri erabili dira. Batetik, bilaketa bibliografikoa burutu da osasun arloko datu-base ezberdinak kontsultatuz: Pubmed, Dialnet, Medes eta Cuiden. Horiez gain, Biblioteca Virtual en Salud (BVS) metabilatzailea ere erabili da. Gainera, Medikuntza eta Erizaintza fakultateko liburutegian topatutako bi liburu kontsultatu dira. Bestalde, munduko, Euskadi eta Espainiako webgune ofizialetan, aldizkarietan eta elkarteetan informazio gehigarria bilatu da. Garapena: Eskizofrenia duten pertsonei zuzenduriko Osasun Hezkuntza Programak, pairatzen duten gaixotasuna ezagutzea, honen onespena lantzea eta tratamenduarekiko duten atxikipena hobetzea du helburu. Horretarako bederatzi saiotako programa garatu da, non helburua lortzeko hainbat jarduera metodologiko diseinatu diren. 2 erizainek gidatuko dituzte. Programa, Amarako Osasun Zentroan gauzatuko da eta lau aste iraungo du. Ebaluazioa: Osasun Hezkuntza Programaren ebaluazioa egiteaz 2 erizainak arduratuko dira eta programaren prozesu osoan zehar gauzatuko da. H
- Published
- 2023
32. Erditu ondorengo depresioa saihesteko erizaintza-zainketak
- Author
-
Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Azpiazu Balerdi, Uxue, Pereda Goikoetxea, Beatriz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Azpiazu Balerdi, Uxue
- Abstract
Erditu ondorengo depresioa erdiondoan sortzen diren osasun arazo garrantzitsuenen artean kokatzen da, bere prebalentzia altua eta emakume eta haurrarengan sortzen dituen ondorio negatibo eta larriak direla-eta. Horregatik, gaitz honen lehen mailako prebentzioa egitea garrantzitsua da; eta honetan, erizainek funtsezko eginkizuna daukate. Gaur egungo prebentzio-terapia gehienak ez farmakologikoak dira, baina, hauen eraginkortasuna ez dago argi. Helburuak: lanaren helburu nagusia emakumeen erditu ondorengo depresioa saihesteko erizaintza-zainketa eraginkorrak identifikatzea da. Metodologia: berrikuspen narratibo honetan, lehenik, ikerketa-galderatik abiatuta PIO/PICO egitura formulatu da. Ondoren, hitz gakoak eta beraiekin lotutako deskriptoreak aurkitu dira. Gero, PIO/PICO egiturako atal ezberdinak operadore boolearrekin konbinatu dira, bilaketa estrategia sortuz, eta hau datu-base ezberdinetan txertatu da. Halaber, bilaketan ateratako emaitzei iragazkiak eta barneratze- eta baztertze-irizpideak aplikatu zaizkie. Bukatzeko, hautatutako artikulu guztiei irakurketa kritikoa egin zaie eta Haynes-en piramidea erabiliz ebidentzia-maila zehaztu da. Emaitzak: erditu ondorengo depresioa saihesteko erizaintza-zainketak hiru multzotan sailkatu dira, eta ondoren, hauen eraginkortasuna aztertu da. Batetik, interbentzio psikosozialak daude: bizi-estiloan oinarrituriko guraso izateko prestakuntzaren heziketa, depresioari buruzko heziketa, “mindfulness”-ean oinarrituriko heziketa, erdiondoko erizain eta emaginen etxeetako bisita intentsiboak eta interbentzio telemedikoak. Bestetik, interbentzio psikologikoak daude: psikoterapia interpertsonala, terapia kognitibo-konduktuala, pertsonarengan fokuratzean oinarrituriko psikoterapia eta konponbideetan zentraturiko aholkularitza. Eta bukatzeko, beste mota batzuetako interbentzioak daude: ariketa fisikoa, edoskitzea eta erditzean derrigortze informala saihestea. Eztabaida: interbentzio ezberdinen inguruan iritzi eta emaitza kontrajarri ask
- Published
- 2023
33. Zilarraren eraginkortasuna zaurien sendatzean eta infekzioaren maneiuan zauri kronikoetan.
- Author
-
Lopez De Audicana Jimenez De Aberasturi, Yolanda, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Goñi Albisu, Eider, Lopez De Audicana Jimenez De Aberasturi, Yolanda, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Goñi Albisu, Eider
- Abstract
60 p. -- Bibliogr.: p. 26-29, Denbora egoki batean sendatzea lortzen ez duten zauriei, zauri kroniko deritzo. Hauek pertsonen bizi kalitatean eta gizartean dituzten eragin negatibo guztiak eta prebalentziak izaten ari den gorakada ikusita, esan dezakegu, garrantzitsua dela zauri hauen maneiu egoki bat eramatea. Zauri hauek jasaten duten konplikazio ohikoenetako bat infekzioa da. Zilarra orain dela askotik erabiltzen den produktu bat da, azken aldian, zaurien infekzioa tratatzeko erabiltzen den antimikrobiano nagusienetako bat da. Horregatik zilarrak zauri kronikoetan eragiten dituen onurak eta produktuen maneiu egokia ezagutzeak bere garrantzia du. Zilarra infekzioaren maneiuan, zaurien sendaketan eta minaren murrizketa aztertu da lan honetan eta bere eraginkortasuna ikusi da. Hauen artean eragina dago, infekzioaren murrizketak beste bietan hobekuntzak ekartzen dituelako
- Published
- 2023
34. Las técnicas de reproducción asistida como método en la mejora del pronóstico reproductivo en mujeres infértiles y el papel de enfermería a lo largo del proceso
- Author
-
Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Gorordo González, Nerea, Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Gorordo González, Nerea
- Abstract
La Reproducción Humana Asistida (RHA) donde el trabajo multidisciplinar es fundamental, la enfermera es un elemento clave para prestar una atención integral adaptada a las necesidades de las pacientes. Objetivos. Analizar qué técnicas de reproducción asistida existen para mejorar el pronóstico reproductivo de mujeres infértiles y conocer cuál es la labor de enfermería durante el proceso. Metodología. Se trata de una revisión bibliográfica realizada mediante una búsqueda en diferentes bases de datos de ciencias de la salud, bajo unos criterios de inclusión y exclusión dirigida a los objetivos planteados se obtuvieron 26 artículos. Además, se utilizaron documentos de páginas de Internet y 2 libros. Resultados. El estudio básico de esterilidad se realiza tras un año de imposibilidad de gestar. El estilo de vida y la edad avanzada de la mujer tienen repercusión en la fertilidad además, aumenta el riesgo de aborto y de alteraciones cromosomicas. La vitrificación de ovocitos, permite mitigar los efectos de la edad. Discusión. La educación impartida por enfermería mejoraría los resultados reproductivos ya que existe una falta de concienciación sobre los efectos del estilo de vida y la edad en la fertilidad y la RHA. Al realizar prácticas en esta especialidad observé la importancia de la enfermería y la necesidad de dar a conocer la RHA. Conclusiones. La infertilidad es un problema complejo y con muchos factores interrelacionados. La vitrificación ovocitaria permite el retraso de la maternidad por motivos sociales como médicos, disminuyendo el efecto negativo de la edad en la obtención de la gestación. En la actualidad, existe una desinformación con respecto a la fecundidad por lo que la labor de enfermería en la educación de la población es vital para mejorar las tasas de embarazo tanto naturales como mediante la RHA.
- Published
- 2023
35. Mastektomia, emakumeen bizitzan hausketa
- Author
-
Pereda Pereda, Eva, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Pardo Ortiz De Guzmán, Zuriñe, Pereda Pereda, Eva, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Pardo Ortiz De Guzmán, Zuriñe
- Abstract
61 p. -- Bibliogr.: p. 26-30, Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: bularreko minbiziari aurre egiteko edo hau izateko arriskua duten emakumeengan agerpena saihesteko hainbat dira eskuragarri dauden tratamenduak, tratamendu kirurgikoen artean mastektomia aurki dezakegu, bular baten edo biren erauzketa edo hauen zati baten erauzketa delarik. Bularra feminitate, amatasun eta sexualitatearen zeinua izanik, honen erauzketak edo eraldatzeak inpaktua dauka emakumeen bizi-kalitatean, gorputz-irudian eta sexualitatean, baita osasun mentalean ere. Helburua: bularreko minbizia duten edo izateko arriskua duten eta mastektomia tratamendu edo profilaxi moduan jasaten duten emakumeengan, sexualitatean, antsietatean eta gorputz-irudian izan duen eragina aztertzea. Metodologia: literaturaren errebisio kritikoa egin ahal izateko Medline, Cochrane, Psycinfo, Cinahl, Cuiden eta Embase datu-baseetan bilaketak gauzatu ziren. Baita eskuzko bilaketa ere burutu egin zen Clinical Breast Cancer aldizkarian. Identifikatutako artikuluak barneratze eta kanporatze irizpideak betetzen zituzten eta irakurketa kritikoa betetzen zituzten ala ez begiratuta, 16 artikulu identifikatu egin ziren gradu amaierako lan hau aurrera eramateko. Emaitzak: mastektomiak emakumeen antsietatean, gorputz-irudian eta sexualitatean duen inpaktua ikertu egin da errebisio bibliografiko honetan. Kirurgiak edozein izanda ere, mastektomia erradikal unilateralak edota bilateralak, gorputz-irudian eta sexualitatean eragin zuzena dauka disfuntzio sexuala sorraraziz. Horrez gain, gorputz irudia asaldatu dezakete eta antsietate maila igo. Ondorioak: berrikuspen bibliografiko honi esker, baietsi egin da mastektomia jasateak emakume hauen bizitzetan izugarrizko inpaktua duela eta kirurgiak antsietatea, gorputz irudian eta sexualitatean eragin zuzena duela hauek kaltetuz. Erizain moduan emakume hauei sostengu emozionala eskaintzea berebizikoa da, haien prozesuetan aurrera egin dezaten. Hala ere, antsietatearen inguruan ikerketa zabalagoa egin beharko litzate
- Published
- 2023
36. Efecto de la dieta y el ejercicio físico en el control de los síntomas en las mujeres con endometriosis
- Author
-
Miguel Martin, David, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Oro Huertos, Karmele Enara, Miguel Martin, David, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Oro Huertos, Karmele Enara
- Abstract
66 p. -- Bibliogr.: p. 25-31, La endometriosis es una enfermedad ginecológica que supone un importante problema de salud para las mujeres que la padecen y para el sistema sanitario. Afecta al 1-10 % de las mujeres en edad reproductiva y repercute significativamente en su salud física, salud mental, calidad de vida, vida social, relaciones de pareja y sexualidad. Actualmente, no existe un tratamiento que cure la endometriosis, pero existen herramientas complementarias, como las intervenciones dietéticas y basadas en el ejercicio físico, que ayudan a las mujeres afectadas a controlar sus síntomas.
- Published
- 2023
37. Insomnioaren tratamendu ez-farmakologikoa
- Author
-
López de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Manzanos Quintana, Maider, López de Audicana Jiménez de Aberasturi, Yolanda, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Manzanos Quintana, Maider
- Abstract
62 p. -- Bibliogr.: p. 26-28, Insomnioa kalitatezko loa izateko, honen iraupen aproposa izateko, loa hasteko edo loa mantentzeko zailtasun iraunkorrari deritzo. Gizabanakoaren funtzionamenduaren narriadura esanguratsua eragiten du hainbat arlotan, esaterako, maila sozialean, akademikoan, hezkuntzan, lanean edo jokabidean. Insomnioa loaren nahasmendu ohikoena da biztanleria orokorrean, eta psikiatriako kontsultetan arreta medikoa eskatzeko arrazoi ohikoenetako bat. Gainera, Covid egoeraren ondorioz kasuek gora egin dute. Loaren higienearen (LH) helburuak lo-ohitura hobeak bultzatzea eta bizimoduarekin zein ingurunearekin zerikusia duten eta loaren kalterako izan daitezkeen faktoreen kontzientzia, ezagutza eta kontrola areagotzea dira. Beste alde batetik terapia kognitibo-konduktualak (TKK), insomnioarekin lotutako faktore psikologiko eta kognitiboak eta ustez insomnioa betikotzea eragiten duten portaera-faktoreak tratatzen ditu. Lan honen helburua insomnioaren maneiurako eta honek eragiten dituen ondorioetarako loaren higienearen eta terapia kognitibo-konduktualaren eraginkortasuna frogatzea da. Literaturaren berrikusketa kritikoa egiteko azken hamar urteetan ingelesez edo gaztelaniaz argitaratutako ausazko saiakera klinikoak erabili dira. Kontsultatutako datu baseak Medline, Cinahl, Cuiden, Lilacs, PsycInfo eta Cochrane izan dira. Gainera, ebidentzian oinarritutako erakundeetan bilaketa egin da, RNAO eta NICEn zehazki. Amaitzeko, eskuzko bilaketaren bidez Vigilia-sueño eta Behaviour Research and Therapy aldizkariak aztertu dira. Horrela, 15 ausazko saiakuntza kliniko lortu dira. Insomnioaren larritasunean terapia kognitibo konduktualaren efektu handiak eta loaren higienearen efektu txikiak frogatu dira. Gaueko eta eguneko sintomatologian, orokorrean terapia kognitiboaren efektua loaren higienearena baino eraginkorragoa izan da. Lo egindako denbora totala, absentismoa eta harremanen gogobetetzea izan dira terapiek efekturik lortu ez dituzten aldagaiak. Hipnotikoen erabileran bi terapiek hobekuntz
- Published
- 2023
38. Lantokiko erizainen arteko oldarkortasun fenomenoaren errebisio bibliografikoa
- Author
-
Mujika Zabaleta, Agurtzane, Labaka Etxeberria, Ainitze, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Villamediana Iraola, Nahia Jie, Mujika Zabaleta, Agurtzane, Labaka Etxeberria, Ainitze, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Villamediana Iraola, Nahia Jie
- Abstract
Ikerketek adierazten dutenez, erizainen arteko oldarkortasuna erizaintzako lan sektore guztiek jorratu beharko luketen mundu mailako arazoa da. Izan ere, erizainen osasun fisiko zein psikologikoan eragiteaz gain, pazienteengan eta erakundearengan ere negatiboki eragiten du. Fenomeno hau oso hedatuta dago gure lanbidean eta literaturan eztabaida-gai izan da bi hamarkada baino gehiagoan. Hala eta guztiz ere, terminologia ugaria izateak, zaildu egiten du datu errealistak biltzea eta fenomenoa behar den bezala aztertzea eta ulertzea. Helburua: Lan honen helburu orokorra da lantokiko erizainen arteko oldarkortasun fenomenoa aztertzea. Horretarako, motak, faktore piztaileak, erasotzaile motak, prebalentzia, biktimen jarrera, eragiten dituen ondorioak eta esku-hartze estrategiak barne hartuz. Metodologia: Helburuen garapenerako errebisio narratiboa erabili da, eta SPIDER egitura jarraituta datu-base desberdinetan (Pubmed, BVS eta Web of Sicence) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira. Barneratze eta kanporatze irizpideak aplikatu ondoren, 33 artikulu eta 2 web-orrirekin egin da lan. Emaitzak: Bilaketa bibliografikoan ikusi da oldarkortasunak ondorio larriak eragiten dituela erizain, paziente zein erakundearengan. Horrez gain, fenomeno hau bultzatzen duten faktore piztaile ezberdinak ere aztertu dira. Bestalde, arazo hau abordatzeko esku-hartze desberdinak ere ikusi dira. Eztabaida: Oldarkortasuna erasotzaile-biktima-erakundearen arteko hartu-emanaren ondorioz sortzen da. Fenomeno hau definitzeko terminologia bateratu gabea izateak oztopatu egiten du honen ikerketa. Hala ere, badakigu erizainek beste lanbide batzuek baina probabilitatea handiagoa dutela oldarkortasuna jasateko. Ondorioak: Oldarkortasun egoeren kontzientzia areagotzeko eta berau ekiditeko estrategiak garatzea ahalbidetzeko lehen urrats bezala, emaitzek lan-kulturan aldaketa baten beharra iradokitzen dute. Prebentzioa ezinbes
- Published
- 2023
39. Nerabeen artean bapeatzailearen kontsumoa prebenitzeko Osasun-Hezkuntza Proiektua
- Author
-
Arizaga Iribarren, Nagore, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Alberdi Ezkerra, Ane, Arizaga Iribarren, Nagore, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Alberdi Ezkerra, Ane
- Abstract
Bapeatzaile hitza duela urte gutxi ezagutarazi zen gizartean, aurretik zigarreta elektroniko gisa ezaguna zena. Bapeatzaileak tabakoa uzteko metodo osasuntsu bezala merkaturatu ziren, geroztik, kaltegabe moduan saldu dira. Marketin-estrategiek inoiz erre ez duten nerabeak erakartzea lortu zuten, erretzaileak ez ziren nerabeak adikzio berrian murgilduz. 2019ko udaren amaieran, Ameriketako Estatu Batuetan bapeatzaileei lotutako sintomatologiaren agerraldia gertatu zen, kalterik handiena gazteen artean izanik. Orduztik, bapeatzaileei loturiko ikerketek esponentzialki gora egin zuten. Horregatik, nerabeei zuzenduriko bapeatzearen prebentzioan oinarritutako Osasun-Hezkuntza Proiektu bat egitea proposatzen da. Helburua: Peñaflorida Institutuko 4.mailako 15-16 urteko nerabeen artean bapeatzaileen kontsumoa prebenitzeko eta arazo honen larritasunaren inguruan kontzientziatzeko Osasun-Hezkuntza Proiektu bat diseinatzea. Metodologia: Osasun-Hezkuntza Proiektua garatzeko, MeSH eta DeCS deskriptoreak erabili dira bilaketa bibliografiko zehatzak gauzatuz hainbat datu-base desberdinetan, era berean, iragazkiak aplikatuz eta irizpideak kontuan izanik. Plangintza: Diana-taldeak bapeatzaileen kontsumoaren inguruko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak bereganatu beharko ditu Osasun-Hezkuntza Proiektuan zehar. Horretarako, sei saioetan jarduera desberdinak beteko dira, zeinetan proposatutako helburu pedagogiko zehatzak beteko diren. Modu berean, diana-taldeak eta hezitzaileek proiektuaren emaitzak, prozesua eta baliabideak ebaluatuko dituzte. Ekarpen pertsonala: Eginiko bilaketetan, bapeatzearen prebentzioari zuzenduta dauden programa zehatzik ez da aurkitu. Tabakoari aurre egitekoen inguruan aldiz, ikerketa ugari. Bestalde, gizarteak bapeatzaileen kontsumoaren inguruan duen jakintasuna eskasa dela ondorioztatu da, eta, kontuan hartuta nerabeek esperientzia berriak probatzeko joera dutela, ondorioak jasateko arrisku handiagoa dute. Hitz gakoak: bapeatzaile, zigarreta elektroniko, nerabe
- Published
- 2023
40. Desnutrizioaren prebentzioa eta maneiua ospitaleratutako adinekoan
- Author
-
Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Labaka Iriarte, Naroa, Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Labaka Iriarte, Naroa
- Abstract
Sarrera: Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera adineko pertsonen desnutrizioa arazo garrantzitsua da. Ospitalean adineko pertsonek desnutrizio prebalentzia handiena dute, ospitaleko egonaldia luzatu eta konplikazioak areagotzen dituena. Nutrizio-egoeraren ebaluazio osoa egitea, arrisku-faktoreak identifikatzea eta nutrizio-behar indibidualak zehaztea da beharrezkoa. Nutrizio-baheketa goiztiarra eginez gero, zehaztasunez diagnostikatuz eta etengabeko esku-hartzearen bitartez desnutrizioa prebenitu eta tratatu daiteke. Prozesuan erizainak funtsezko papera du. Helburuak: ospitaleratutako adinekoaren desnutrizioa prebenitzeko eta horri aurre egiteko kontuan hartu beharreko erizaintza esku-hartze ezberdinak aztertzea. Metodologia: berrikuspen bibliografikoa egiteko Pubmed, Osasunaren Liburutegi Birtuala (BVS), Dialnet eta Cochrane bezalako datu-baseak erabili dira, baita web orriak, aldizkari elektronikoak eta liburu elektronikoak ere. 1024 artikuluz osatutako bilaketa egin ostean, iragazkiak eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak erabili dira bilaketa gaiarekin lotutako artikuluetara mugatzeko, guztira 22 artikulu eskuratuz. Emaitzak: adineko pertsonek desnutrizioa izateko arrisku handiagoa izatea eragiten duten determinatzaile eta arrisku-faktoreak ezagutzen dira. Egoera prebenitzeko eta maneiatzeko, detekzio goiztiarreko eta ebaluazioko tresnak erabili behar dira, eta horretarako, gaur egun urriak diren ezagutzak eta prestakuntza behar da. Erizainak prozesu osoan laguntzen dio pazienteari, honen ardatz garrantzitsua bilakatuz. Azkenik, erizaintzako-zainketak pertsona bakoitzaren beharren arabera bermatzen dira. Eztabaida: autore batzuen ustez, adina, komorbilitatea eta polifarmazia dira desnutrizio-arrisku handiagoa izateko faktore garrantzitsuenak, baina beste ikertzaile batzuek faktore sozialen garrantzia nabarmentzen dute. Ez dago ebaluazio nutrizional estandarizaturik, eta ez da adostasunik lortu, lana oztopatuz. Oro har, uste da disziplina anitzeko lan
- Published
- 2023
41. Jaioberriek bat-bateko heriotzaren sindromea pairatzea prebenitzeko gurasoei eman beharreko erizain zainketak
- Author
-
Asurabarrena Iraola, Carmen, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Irizar Ocina, Ruth, Asurabarrena Iraola, Carmen, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Irizar Ocina, Ruth
- Abstract
Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea (SMSL gaztelerako siglak) urtebete baino gutxiagoko haur baten bat-bateko heriotzari deritzo, itxuraz loaldian gertatzen dena, eta ez du azalpenik izaten hil ondorengo ikerketa xehe baten ondoren. Gaur egun SMSLa justifikatzeko arrisku hirukoitzaren hipotesia da onartuena. Intzidentzia nahiz eta denborarekin jaitsi egin den, osasun profesionalen rola ezinbestekoa da SMSLa prebenitzeko. Helburuak. Errebisio bibliografiko honen helburu orokorra izan da, erizainak jaioberrien gurasoei zein zainketa eman diezaiekeen aztertzea, bat-bateko heriotza ahal den heinean prebenitzeko. Horretarako, hiru helburu zehatz planteatu dira, arrisku-faktoreak identifikatu, prebentzio-faktoreak zehaztu eta erizainak gurasoei eman beharreko gomendioak aztertu. Metodologia. Errebisio bibliografiko bat egin da. Horretarako PubMed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), SciELO, MedEs eta Dialnet datu-baseak kontsultatu dira. Horrez gain, informazio zabalagoa lortzeko hainbat web orrialde ere erabili dira. Emaitzak. Bularreko haurraren bat-bateko heriotza izateko arriskuei dagokienez, hiru faktoreetan sailkatzen dira: amaren-faktoreak, haurraren-faktoreak eta ingurumen-faktoreak. SMSLa prebenitzeko logela partekatzearen, txupetearen, amagandiko edoskitzearen, tenperatura egokiaren eta txertoen erabilera egokia egin behar da. Gurasoei eman beharreko erizain zainketei dagokienez, gomendioak Asociación Española de Pediatria-k (AEP gaztelerako siglak) proposatutakoak erabiltzen dira gaur egun. Eztabaida. Amaren tabakismoak eta bularreko haurren bat-bateko heriotzaren (MSL gaztelerako siglak) artean erlazio nabarmena dago. Emakume haurdunen eta bularra ematen ari diren amen artean tabako-kontsumoa prebenitzea garrantzitsua da, patologia honek bizitzako lehen urtean duen eragina murrizteko. Haurdunaldian drogak eta alkohola kontsumitzeak ere MSLren arriskua handitzen dute. MSLren prebentzioa lotuta dago bularreko haurraren lo-jarrera eta lo-inguru
- Published
- 2023
42. Desarrollo de la enfermería en el ámbito político: una revisión narrativa
- Author
-
Hernantes Colias, Naia, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Cabrera Escalante, Dilcia Lorelyn, Hernantes Colias, Naia, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Cabrera Escalante, Dilcia Lorelyn
- Abstract
La enfermería aborda temas prioritarios en la salud de la población, por ello, diferentes organizaciones hacen un llamado para que participe en el ámbito político. A pesar del impacto que puede tener, existe una baja participación en dicho ámbito, lo cual, está determinado por diferentes factores sociales y estructurales. Objetivo: Analizar el desarrollo de la Enfermería en el ámbito político. Metodología: Se ha realizado una revisión de la literatura, mediante la pregunta de investigación ¿Cuál es el desarrollo de Enfermería en el ámbito político?, para ello se definieron palabras claves utilizadas en la base de datos, también se utilizaron filtros y criterios de inclusión y exclusión para acotar la temática. Resultados: Se encontraron una serie de conocimientos y habilidades básicas que debe poseer la enfermera para participar en la arena política, que se relacionan con la profesión y temas políticos. Esto permite a la enfermera influenciar en ámbitos sociales como comunidades, hospitales y el campo científico, a través de acciones sobre Determinantes Sociales de Salud (DSS), economía y sostenibilidad ambiental. Por otro lado, la enfermera, participa a lo largo del proceso político, aunque existe una implicación diferente en cada fase. Discusión: La disciplina ha mostrado un gran desarrollo en temas políticos de salud, no obstante, existe un desconocimiento sobre cómo actuar y participar en cuestiones políticas ya sea por barreras sistemáticas e individuales. Lo cual desemboca en diferentes niveles de participación en los ámbitos sociales y en el proceso político. Conclusiones: Enfermería puede desarrollarse de forma amplia en el ámbito político y puede tener un impacto en la salud. Para ello, son necesarias acciones que doten a enfermería de herramientas que le permitan actuar con confianza en el entorno político. Además, se debe crear conciencia sobre la capacidad en la arena política y promover el reconocimiento por parte de la sociedad en este ámbito.
- Published
- 2023
43. Kirurgia programatuaren aurreko antsietatearen maneiurako estrategiak
- Author
-
Mujika Zabaleta, Agurtzane, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Iraola Morate, Eric, Mujika Zabaleta, Agurtzane, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Iraola Morate, Eric
- Abstract
Erabiltzaileen %11-80 artean kirurgiaren aurretik antsietatea dute. Antsietatea duten pazienteek sintoma fisikoak eta psikologikoak pairatzen dituzte, anestesiaren indukzio zailagoa dute eta kirurgia ondorengo konplikazio gehiago dituzte. Antsietateak hautazko prozeduren dinamika aldatzeko potentziala du eta gaizki maneiatzen denean, erabiltzaileak interbentzioa atzeratzea edo bertan bera uztea erabaki dezake. Erizainak gertutasun eta konfiantza handia transmititzen duten profesionalak dira eta antsietatearen maneiuan garrantzia izango dute. Helburuak: berrikuspen bibliografiko honen bidez kirurgia programatua egingo zaien pazienteen kirurgiaren aurreko antsietatearen maneiurako estrategien ezaugarriak eta eraginkortasuna aztertu dira. Metodologia: bilaketak 2022ko azaroaren eta abenduaren artean egin dira. PubMed, BVS eta Cochrane datu-baseak erabili dira eta guztira 34 artikulu barneratu dira. Emaitzak: heziketa antsietatea murrizteko eraginkorra den interbentzioa da. Heziketaren gehigarri moduan bideoak, eskuorriak, ebakuntza-gela bisitatzea edo errealitate birtualaren erabilera aztertu duten ikerketak barneratu dira (gehienetan antsietatea murrizten da). Uneko antsietateari aurre egiteko, erlaxazio bidezko irudi gidatuak, elkarrizketa motibazionalak, bero bidezko erlaxazioa edo bestelako terapia alternatiboen erabilera aztertu duten ikerketak aurkitu dira eta badirudi antsietatea murrizteko eraginkorrak direla. Amaitzeko, segurtasun terapeutiko gehiago duten ordezko farmakoen erabilerari buruzko artikuluak barneratu dira (Melatonina, Gabapentina eta Pregabalina). Eztabaida: interbentzio ez farmakologikoak erizainen zeregin garrantzitsuenetakoak dira erabiltzaileen antsietatea murrizteko. Denbora faltari aurre egiteko heziketa eraginkorragoa eman behar da. Terapia alternatiboak antsietateari aurre egiteko eraginkorrak eta eskuragarriak diren interbentzioak dira. Beste testuinguruetan interbentzioen eraginkortasuna frogatzeko ikerketa gehiago beharrezkoak dira. On
- Published
- 2023
44. Bizi estiloak aldatzeko interbentzioen eraginkortasuna bigarren iktus prebentzioan literaturaren-berrikuspena
- Author
-
Zarandona Calvo, Jagoba, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Sánchez Guinea, Eneko, Zarandona Calvo, Jagoba, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Sánchez Guinea, Eneko
- Abstract
42 p. -- Bibliogr.: p. 25-27, Testuingurua: Heriotz kausa lehenetarikoa izanda eta menpekotasun sorkuntzaren mundu mailako kausa liderra izanik, iktusak pazienteen autonomia eta bizi kalitatea hondatu dezake. Zorionez, egun gertatzen diren iktusen kopuru garrantzitsu bat bizi-estilo aproposen aplikazioaren bidez dira prebenigarriak. Iktusa eragiten duten arrisku-faktore nagusietan funtsatuta, tentsio arterialaren, kolesterolaren, triglizeridoen, PCRaren, HbA1c-aren, neurri antropometrikoen eta iktusaren intzidentziaren kategorietan oinarritu da emaitzen analisia. Helburua: Jada iktus bat jasan duten pazienteen artean eskuragarri dauden bizi-ohiturak aldatzeko esku-hartzeen eraginkortasuna analizatzea, horrela iktusaren arisku faktore nagusiak kontrolpean jartzeko eta episodio berriak ekiditeko. Metodoak: Literatura zientifikoaren azterketa, ebidentziaren sintesirako JBI eskuliburua eredu gisa erabilita. Emaitzak: 15etik 8 artikuluetan aurkitu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak tentsio arterial kategorian. 11tik 7 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak kolesterol kategorian. 4tik 2 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak triglizerido kategorian. 4tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak PCR kategorian. 8tik 3 artikuluetan topatu dira interbentzioak faboratzen dituzten (p < 0.05) emaitzak HbA1c kategorian. 9tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak neurri antropometrikoen kategorian. 4tik artikulu bakarrean topatu dira interbentzioa faboratzen duten (p < 0.05) emaitzak intzidentziaren kategorian. Ondorioak: Erabilitako 15 artikuluen ebidentzian oinarrituta, aurrez aurreko eta telefono bidezko interbentzioak iktus bat eragin dezaketen arrisku faktoreak kontrolatzeko baliagarriak direla adierazi daiteke TA, LDL eta triglizeridoen kasuan.
- Published
- 2023
45. Prevención de las agresiones en el servicio de urgencias: intervenciones basadas en la comunicación
- Author
-
Tazón Ansola, María Pilar, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Gil Núñez, Sandra, Tazón Ansola, María Pilar, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Gil Núñez, Sandra
- Abstract
Las agresiones a los profesionales sanitarios son una problemática creciente a nivel internacional. Este tipo de violencia afecta mayoritariamente a las enfermeras, y se ve agravada en los servicios de urgencia. Las intervenciones empleadas resultan ineficaces. El análisis de los factores de riesgo permite diseñar las acciones encaminadas a la prevención de la violencia, incluyendo las relacionadas con la comunicación. Objetivos: conocer las intervenciones basadas en la comunicación para prevenir las agresiones hacia los profesionales en los servicios de urgencias, así como identificar los factores de riesgo de dichas agresiones. Metodología: revisión bibliográfica en PubMed, BVS, Dialnet y Cuiden. Resultados: se muestran los diferentes factores de riesgo que dan lugar a las agresiones, agrupables en cuatro áreas. Se identificaron las intervenciones de comunicación que previenen a los profesionales de sufrir un incidente, posibilitando las habilidades necesarias para el manejo de las situaciones asistenciales. Discusión: la etiología de las agresiones muestra un origen multidimensional, a la vez que se puede observar la compleja relación entre los diferentes factores de riesgo. Se deben aplicar medidas preventivas a diferentes niveles, comprendidas en programas de prevención de diseño multifacético. Los profesionales necesitan capacitación específica para el manejo de las diferentes situaciones asistenciales. Las habilidades de comunicación evitan o modifican el riesgo de sufrir una agresión, por lo que es muy recomendable incluir este tipo de formación conductual en los programas preventivos. Conclusión: las intervenciones de comunicación que previenen las agresiones en el servicio de urgencias, se basan en el modelo de desescalada verbal de la violencia, así como en la formación de los profesionales en esta competencia. Los factores de riesgo que dan lugar a este tipo de violencia, son los factores relacionados con los profesionales, los relacionados con el pacien
- Published
- 2023
46. La eficacia del ejercicio físico en la reducción de caídas en ancianos que residen en centros gerontológicos
- Author
-
Arrieta Etxeberria, Haritz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Declara Álvarez, Julio Jorge, Arrieta Etxeberria, Haritz, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Declara Álvarez, Julio Jorge
- Abstract
La proporción de personas mayores de 60 años en todo el mundo se duplicará entre 2015 y 2050, pasando del 12% al 22%, lo que generará una mayor demanda de servicios en centros gerontológicos. Una de las principales causas de morbimortalidad en los adultos mayores, son las caídas, considerándose unos de los síndromes geriátricos más importantes. El desarrollo de programas de ejercicio físico podrían ser beneficios en la prevención de las caídas. Objetivo: El objetivo general de este trabajo es analizar el efecto de programas de ejercicio físico en relación a la reducción de caídas en personas mayores que residen en centros gerontológicos. Metodología: Para el desarrollo de los objetivos planteados, se elaboró una revisión bibliográfica, elaborando una cadena de búsqueda a través de la inclusión de la estructura PIO en diferentes bases de datos (o metabuscador) (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Cuiden y Biblioteca Cochrane.). Resultados: Los programas de ejercicio físico en el colectivo de adultos mayores institucionalizados como estrategia para la reducción de caídas ha logrado reducir las caías significativamente, aunque no en todos los planes de ejercicio físico son efectivos para tal fin. Discusión: Son varios los puntos que validan la utilidad de un programa de ejercicio físico para obtener beneficios en la tasa de caídas, como son el tipo de programa y la duración del mismo. Conclusiones: Las intervenciones de ejercicio físico en ancianos institucionalizados evidencian que el ejercicio físico puede reducir las caídas, además de minimizar el riesgo de estas y mejorar el rendimiento físico, otorgando una mayor calidad de vida en ese segmento de la población.
- Published
- 2023
47. Kanguru metodoa onuragarria al da jaioberri goiztiar eta gurasoentzat?
- Author
-
Goikoetxea Bahon, Amaia, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Martínez de Aguirre Jokisch, Nahia, Goikoetxea Bahon, Amaia, E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ, GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA, Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Martínez de Aguirre Jokisch, Nahia
- Abstract
50 p. -- Bibliogr.: p. 29-31, Jaioberri goiztiarren jaiotza-tasa geroz eta handiagoa da, gaur egun, urtero mundu osoan 15 milioi jaioberri goiztiar jaiotzen direlarik. Haur goiztiarrek epe laburreko konplikazio ugari izateko arriskua dute eta hauen osasun egoerak ere eragina izan dezake familiaren ongizatean. Horregatik, jaioberri goiztiarrentzat garrantzitsua da arreta mediko luzea jasotzea. Kanguru metodoa zainketa horien barruan dago, non jaioberria eta gurasoa azal azaleko kontaktuan dauden. Kanguru metodoaren erabilpena zabalduta dagoela ikusita, ezinbestekoa izango litzateke teknika honen onurak jaioberrietan eta gurasoetan zeintzuk diren aztertzea, jaioberri goiztiar eta haien gurasoei eskainiko zaien arreta ahalik eta onena izan dadin. Lanaren helburua kanguru metodoak jaioberri goiztiar eta gurasoengan dituen onurak aztertzea da. (euskera)
- Published
- 2023
48. El papel de enfermería en las disparidades e inequidades en la atención sanitaria a personas transgénero y de género diverso
- Author
-
Trespaderne Beracierto, María Isabel, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, Vaquero Conde, Ander, Trespaderne Beracierto, María Isabel, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako Gradua, Grado en Enfermería, and Vaquero Conde, Ander
- Abstract
A pesar de los avances recientes en materia legislativa y de derechos de las personas trans, el sistema sanitario actual continúa basándose en un código de género binomial hombre-mujer que no permite que las personas trans se sientan identificadas y puedan ser atendidas conforme a sus necesidades específicas, lo que implica una vulneración de sus derechos como personas y favorece que se den situaciones de discriminación y estigmatización en la atención sanitaria. Objetivos: Describir las barreras percibidas por las personas transgénero en la atención sanitaria con la finalidad de mejorar la calidad de los cuidados de enfermería. Metodología: Se ha realizado una revisión bibliográfica, mediante la formulación de la pregunta PIO. Se definieron una serie de palabras clave y descriptores para la búsqueda en las bases de datos, utilizando filtros y criterios de inclusión y exclusión para acotar la temática. Resultados y Discusión: Las personas trans presentan necesidades específicas de salud y se enfrentan a situaciones de disparidad e inequidad en el sistema sanitario actual que no da respuesta a esas necesidades. Se identificaron las barreras que perciben las personas trans en la atención sanitaria y el papel que juega enfermería en los cuidados de estas personas. Conclusiones: El papel de enfermería es esencial en la reducción y eliminación de las diferentes barreras que perciben las personas trans en la atención sanitaria. Existe una falta de conocimientos y preparación por parte de los profesionales sanitarios que requiere de una revisión y adaptación de las políticas sanitarias y de los planes de estudio actuales.
- Published
- 2023
49. Detección precoz y manejo de la urgencia por asma, diabetes tipo 1 y alergias en niños y niñas: Programa de Educación para la Salud para centros educativos.
- Author
-
Alberdi Erice, María José, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako gradua, Grado en Enfermería, Iñiguez de Heredia Monforte, Paula, Alberdi Erice, María José, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Erizaintzako gradua, Grado en Enfermería, and Iñiguez de Heredia Monforte, Paula
- Abstract
Actualmente, el asma, la diabetes tipo 1 y las alergias son unas de las enfermedades crónicas más prevalentes entre la población infantil y joven, siendo la crisis asmática, la hipo/hiperglucemia y la anafilaxia, las urgencias más comunes. Por la falta de formación, los múltiples factores de riesgo y las graves consecuencias de no atender las urgencias a tiempo, su manejo supone un gran reto. La Enfermería, agente de salud en las escuelas, resulta apta para llevar a cabo Programas de Educación para la Salud (EpS). Objetivo del trabajo Fin de Grado: el principal objetivo de este TFG es planificar un Programa de EpS sobre la detección de signos y síntomas y manejo de la crisis asmática, hipo/hiperglucemia y anafilaxia en los colegios. Metodología: para la realización de la introducción de este TFG se realizó una revisión bibliográfica, de la cual se obtuvieron un total de 11 textos, y, además, se consultaron 10 sitios web oficiales. También se consultaron un libro, un manual, una tesis, una guía física y varios protocolos relacionados con el tema a tratar en este TFG. Planificación: se han formulado los objetivos pedagógicos para que el grupo diana se forme en el manejo de las urgencias, para lo cual se plantean 12 temas, en tres sesiones de 2 h, en las que se combinan diferentes técnicas activas y participativas Evaluación: se realizará una evaluación del proceso mediante un cuestionario de 3 preguntas, se evaluará la estructura del programa a través de un cuestionario de 10 preguntas y, para la evaluación de los resultados, se realizarán tres encuestas dirigidas al grupo diana. Aportación personal: tengo gran interés por intervenir de forma activa en el manejo de las urgencias derivadas de las enfermedades crónicas. Considero la función docente de la enfermería y el entorno escolar dos herramientas clave para su abordaje. Este TFG resulta un primer paso en mi trayectoria para acercar el bienestar y la salud a las nuevas generaciones. Palabras clave: Programa de Educ
- Published
- 2023
50. Anemiari aurre egiteko osasun-hezkuntza programa emakume saharar errefuxiatuengan
- Author
-
Barandiaran Lasa, María Teresa, Liceaga Otazu, Nerea, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, Zenan Mohamed Brahim, Keboula, Barandiaran Lasa, María Teresa, Liceaga Otazu, Nerea, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, Erizaintzako Gradua, and Zenan Mohamed Brahim, Keboula
- Abstract
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, anemia mundu osoko osasun publikoko arazo larria da, bereziki haur txikiei eta haurdun dauden emakumeei eragiten diena, heriotza-arrisku handiagoa baitute, bai eta haurtzaroan ere. Munduko hamar arazo larrienetako bat anemia da eta mikronutrienteen urritasun edo gabeziaren forma ohikoena da. Lan honetan, saharar emakume errefuxiatuengan anemiari aurre egiteko osasun-hezkuntza programa aurkezten da. Helburuak: Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan dagoen Smara kanpamentuko 15- 49 urte bitarteko emakume sahararretan anemiari aurre egiteko Osasun-Hezkuntza Programa (OHEZP) bat diseinatzea. Metodologia: osasun-hezkuntza programa hau gauzatzeko gaiaren inguruko informazioaren bilaketa bibliografikoa burutu da. Lortutako informazioa ebidentzia zientifikoan oinarrituta egoteko helburuarekin, datu-base elektronikoak, erakunde desberdinen web-orriak eta osasun-hezkuntza programak diseinatzeko manuala erabili dira. Plangintza: programa honen helburu pedagogikoa saharar errefuxiatuen kanpamentuko 15-49 urte bitarteko emakumeek anemiari aurre egiteko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak bereganatzea izanik, bost asteko iraupena duen proiektua diseinatu da. Plangintzan diana-taldearen ezaugarriak eta kaptazioa, helburu pedagogikoen formulazioa, jardueren programa eta saioen antolakuntza landu dira. Ebaluazioa: osasun-hezkuntza programa amaitzean hasieratik finkatu diren helburuak bete direla ziurtatzeko, ebaluazio bat egingo da. Ebaluazioan programaren egitura eta prozedura eta lortutako emaitzak ebaluatuko dira. Ekarpen pertsonala: anemia mundu mailan dagoen osasun arazoa da, eta saharar errefuxiatuen kanpamentuetan asko gailentzen da. Horregatik, hori prebenitzeko osasun-hezkuntza programa honetan emakume sahararrengan anemiarekiko kontzientzia landu nahi da. Programa honi esker, emakume sahararrek anemiari aurre egiteko estrategiak ezagutuko dituzte eta dituzten baliabideak kontuan hartuz horiek praktikan nola jarri irakatsiko zaie bi
- Published
- 2023
Catalog
Discovery Service for Jio Institute Digital Library
For full access to our library's resources, please sign in.