Back to Search Start Over

Disfagia maneiuaren inguruko osasun hezkuntza programa adinekoen egoitzetako langileei zuzendua

Authors :
Ugartemendia Yerobi, Maider
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Etura Tobalina, Andrea
Ugartemendia Yerobi, Maider
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Etura Tobalina, Andrea
Publication Year :
2023

Abstract

Sarrera: Disfagia, gaur egun gutxiesten den sindrome bat da. Izan ere, munduko heriotza eragile nagusienetako baten artean aurkitzen da, adinekoen artean prebalentzia handiena delako. Erabiltzaileen artean, eragin biopsikosozial, ekonomiko eta emozionala eragiten du, baita zaintzaile zein osasun profesionalen artean ere. Argi dago, detekzio goiztiarra eginez gero, kostu baxuko esku-hartze indibidualizatuak gauzatu daitezkeela, konplikazioak ekiditeko. Helburua: Disfagia maneiuaren inguruko Osasun Hezkuntza programa diseinatzea Errenteriako adinduen Jesusen Bihotza egoitzako langileei zuzendua. Metodologia: Osasun Hezkuntza programa osatzeko, PIO galderari erantzunez, eta barneratze eta kanporatze irizpideak jarraituta, datu-baseetan bilaketa bibliografikoa burutu da. Horrez gain, web-orri, gida eta liburu ezberdinetan bilatu da. Plangintza: Errenteriako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzan burutuko da, eta osasun langileei zuzendua dago. Xede-taldearen ezagutza, jarrera, gaitasun eta itxaropenak identifikatu ostean, 4 saioetan banatuko da programa, 12 gai jorratuz. Asteartero bi saio egongo dira, xede-taldearen lan orduak kontuan hartuz, bat goizean eta beste bat arratsaldean. Saioak, erizainek aurrera eramango dituzte, sukaldari eta logopeda bat gonbidatu bezala edukiz. Xede-taldea modu jarraituan zein amaieran ebaluatuko da tresna ezberdinen bitartez. Bukatzeko, programa bete eta helburuak lortu diren ziurtatzeko, sortutako hainbat ebaluazio tresna erabiliko dira. Ekarpen pertsonala: Disfagiaren maneiurako gida ofizialak falta dira, nahiz eta informazio ugari aurki daitekeen. Arreta egokia eskaintzeko, praktika klinikoko gidak garatzea eta balioztatzea eskatzen da. Honen beharra dago, erabiltzaileei zuzenki eragiten diolako. Garrantzitsua da egoitzan sartu bezain laster balorazio geriatriko integrala egitea, detekzio goiztiarra gauzatzeko. Osasun langileek paper garrantzitsua dute hezitzaile moduan, diziplina anitzeko taldeak parte harturik, 24 orduz erabiltzaileeki

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1390906998
Document Type :
Electronic Resource