Back to Search Start Over

Lekeitiar nagusietan hauskortasuna ekiditeko osasun programa

Authors :
Imaz Aramburu, Idoia
E.U. ENFERMERIA -LEIOA
LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Erizaintzako Gradua
Azpiazu Ocamica, Janire
Imaz Aramburu, Idoia
E.U. ENFERMERIA -LEIOA
LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Erizaintzako Gradua
Azpiazu Ocamica, Janire
Publication Year :
2023

Abstract

[EU] Sarrera: Espainiako populazioa zaharkituz doa, 65 urtetik gorako nagusien kopuruak gora eginez. Gizabanakoen zahartzaroan hainbat aldaketa morfologiko eta fisiologiko gertatzen dira ehun guztietan eta prozesu horiek hauskortasunerako arriskua handitzen dute. Hauskortasuna ikuspuntu multidimentsional batetik definitu daiteke, alderdi fisiko, psikologiko eta soziala behatuz eta hori balioesteko Gobbens-ek Tilburg indizea sortu zuen. Hauskortasunean eragiten duten faktoreak anitzak izanik, garrantzitsua da bere prebentziorako hiru alderdietan jardutea. Osasun hezkuntza osasunaren sustapenean eta ondorio kaltegarrien prebentzioan oinarritzen da eta kasu honetan, hauskortasunaren prebentzioan jarduteko tresna egokia litzateke. Helburu nagusia: Lekeitioko lehen mailako arretan, 65 urtetik gorako pertsonen hauskortasuna ekiditeko osasun heziketako programa bat garatzea. Metodologia: Lekeitioko osasun zentroan kokatzen da osasun programa eta parte hartzaileak komunitatean bizi diren 65 urtetik gorako nagusiak dira. Horiek hautatzeko hiru galdetegi burutzea erabaki da, Barthel eskala, Folsteinen MMSE (Mini-Mental State Examination) eta Tilburg indizea. Programa ahalduntze ereduan oinarritu da osasun heziketarako. 12 nagusik hartuko dute parte eta sei saio burutuko dituzte, bakoitza helburu espezifiko bati lotuta. Dinamika eta aktibitate ezberdinak burutuko dituzte gai bakoitza lantzeko. Ebaluazioa: Ebaluaketarako metodo eta teknika ezberdinak erabiliko dira, etengabeko ebaluazioa izanez bai partaideekin bai osasun profesionalen artean. Alde batetik, saioak unean bertan ebaluatzeko, ebaluazio orri bat sortu da. Gainera, azken saioaren ostean, ebaluaketa bilera bat egingo da parte hartzaileekin, ahozko zein idatzizko balorazioa burutuz. Horretaz gain, Tilburg indizea ere berriz pasatuko zaie partaideei. Beste alde batetik, programak iraun bitartean erizainak eta psikologoak bi bilera egingo dituzte elkarrekin, programaren emaitzak, metodoak eta prozesua ebaluatzeko.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1405406064
Document Type :
Electronic Resource