1. Praktika klinikoekin erlazionatutako erizaintzako graduko ikasleen antsietatea
- Author
-
Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Garate Iturzaeta, Amale, Ugartemendia Yerobi, Maider, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Garate Iturzaeta, Amale
- Abstract
Buruko nahasmendu ohikoenak antsietatea eta nahasmendu depresiboak dira. Antsietatea mehatsurik edo arriskurik gabeko egoeretan edo modu iraunkorrean aktibatu eta eguneroko bizitza nabarmen oztopatzera iristen denean, osasun arazo bihurtzen da eta antsietate-nahasmendu izena ematen zaio. Erizaintzako ikasleek, gainerako graduetako ikasleek baino antsietate gehiago pairatzen dutela ikusteaz gain, praktika klinikoetan ikasgelan baino antsietate maila altuagoak izaten dituztela ere ikertu da. Helburu orokorra. Praktika klinikoekin erlazionatutako erizaintzako graduko ikasleen antsietateri aurre egiteko erabil daitezkeen jarduerak zehaztea. Metodologia. Helburuen garapenerako berrikuspen bibliografikoa egin da. Horretarako, PIO egitura jarraituta, osasun-zientzietako datu-base ezberdinetan bilaketa egin da: Pubmed, BVS, Dialnet eta Cuiden. Bilaketa zehazteko iragazkiak eta barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu dira, guztira 25 artikulu eskuratuz lana garatzeko. Emaitzak. Antsietateari aurre egiteko jarduerak aztertzen dira. Ikasleek, nahiz irakasleek antsietateari aurre egiteko erabil ditzaketen jarduerak aipatzeaz gain, fakultate zein irakasleek aplika ditzaketen esku-hartze programak dira berrikuspen honetan antsietateari aurre egiteko gehien landutako estrategiak. Guztira 8 esku-hartze programa mota aipatzen dira. Eztabaida. Landutako programetako batzuk gaur egun erizaintzako fakultateetan aplikatzen direla aipagarria da. Esku-hartze programa mota batzuk artikulu oso gutxitan ikertu dira edo artikulu bakarrean landu dira. Beraz, etorkizuneko ikerketa-gai garrantzitsuak izan daitezke antsietatea murrizteko estrategien eraginkortasuna frogatzea eta batez ere, ikerlanetan esku-hartze ezberdinak alderatzea. Ondorioak. Antsietateari aurre egiteko esku-hartzeak garatzeko eta erabiltzeko premia handia dago. Esku-hartze ezberdinak landu diren arren, haien artean alderatu beharko lirateke estrategia eraginkorrenak zein diren ikertzeko.
- Published
- 2023