Back to Search Start Over

Historiaurrea 23: ehiztari-biltzaileen ume ehorzketak eta beraien inguruko eztabaida

Authors :
Múgica Alustiza, José Antonio
F. LETRAS
LETREN F.
Grado en Historia
Historiako Gradua
Jiménez Juárez, Maitane
Múgica Alustiza, José Antonio
F. LETRAS
LETREN F.
Grado en Historia
Historiako Gradua
Jiménez Juárez, Maitane

Abstract

Ikuspuntu diakroniko batetik Paleolitotik Neolitora bitarteko talde ehiztari-biltzaileen umeen ehorzketak deskribatu eta analizatu ditugu. Honetarako, ez da garai bakoitzeko kasu guztien inbentarioa egin, aldiz, adibide deigarrienak (hobeto kontserbatuak eta aztertuak, etab.) kontuan hartu ditugu. Azalpen honen bidez, ehorzketen inguruan Europan nabaritzen diren jarrera orokorren ezaugarrietara gerturatuko gara. Lehenengo, gaiarekiko hurbilpen bat egingo dugu umeen ehorzketen inguruko kontzeptu orokorrak azalduz (umea definitzeko irizpideak, euren papera ikerketan edota presentzia erregistro arkeologikoan, etab.). Hurrengo atalean, ehorzketen identifikazioaren inguruko arazoak eta eztabaidak azalduko ditugu: hezurren kontserbazioa, hezur isolatuak, hobiak eta hatuak. Hirugarren atalean, gai honen inguruan dagoen historiografia aipatzen dugu eta honekin batera hileta-errituen sorrerari buruzko hipotesiak. Gaia jorratzeko, garai bakoitzeko kasu bereziak jaso ditugu, eta adibide horietatik abiatuz, jarrera orokorrak azaltzen saiatu gara. Behe eta Erdi Paleolitoko ehiztari-biltzaileekin hasiko gara, eta hauen urritasuna eta hilobiratzeen nahitakotasunaren inguruko zalantzak kontuan hartu beharreko faktoreak dira. Lehenengo garaiko bi aztarnategi (Gran Dolina eta Sima de los Huesos) aipatzen ditugu, eta Erdi Paleolitoko hiru: El Sidrón, La Ferrassie eta Le Moustier. Goi Paleolitoko Lagar Velho, Sungir, La Madeleine eta Wachtberg hilobiak aztertuko ditugu. Aldaketa nabarmenak sumatzen dira, eta ehorzketen, erritualen eta hatuen nahitakotasunari buruzko zalantzak desagertuko dira. Azkenik, Frantziako eta Portugaleko Epipaleolitoko eta Mesolitoko azken ehiztari-biltzaileen ehorzketak aztertuko ditugu, azpimarragarria delarik lehenengo hilerrien agerpena. Hauek, Neolitoko lehenengo ekoizleen artean jarraipena izango dute eta talde hauek lurraldearekiko duten atxikimenduaren froga izango lirateke. Azkenik, ondorio moduan, gaiaren inguruko lerro nagusien laburpen orokorra, eta

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1364694942
Document Type :
Electronic Resource