Back to Search Start Over

Ondo abesteak erakargarri egiten gaitu: musikaltasunaren eboluzioaren azterketa

Authors :
Cristóbal Azkarate, Jurgi
F. PSICOLOGIA
PSIKOLOGIA F.
Psikologiako Gradua
Grado en Psicología
Arrieta Umerez, Ane
Cristóbal Azkarate, Jurgi
F. PSICOLOGIA
PSIKOLOGIA F.
Psikologiako Gradua
Grado en Psicología
Arrieta Umerez, Ane
Publication Year :
2022

Abstract

[EU] Diziplina ezberdinetako hainbat ebidentziek adierazten dute abestea giza-eboluzioan zehar garatutako egokitzapen biologiko bat dela. Horrela, bi hipotesi gailentzen dira gizakion abesteko gaitasunaren eboluzioa azaltzeko, musikaren lotura sozialaren teoria (MLST) eta musikaren hautespen sexualaren teoria (MHST); baina oraindik bigarren hipotesi horren aldeko froga enpirikoak urriak dira. Ikerketa honetan erakarpen/interes pertzentil eskalak erabiliz, espainiar estatuko gazteek (N=185) balizko bikotekide baten inteligentzia, erakargarritasun fisiko eta abesteko gaitasunaren maila desberdinak zein neurritan sentitzen dituzten desiragarri neurtu dut. Emaitzak MHSTren aldekoak dira, ondo abesteak erakargarritasunean eragin handia duela aurkitu batitut. Generoaren araberako emaitzek iradokitzen dute aztertu ditudan ezaugarriei dagokienez gizonak selektiboagoak izan direla balizko bikotekide baten desiragarritasuna ebaluatzean eta, bestalde, ikusi da inteligentziarekin eta erakargarritasun fisikoarekin lotutako desiragarritasuna atalase batera iristen den bitartean, abesteko gaitasunarekin erlazionatutako desiragarritasunak ez duela asintotarik. Ondorio gisa, lan honetako emaitzek giza-eboluzioan zehar, musika sortu eta antzemateko gaitasuna garai desberdinetan eta prozesu desberdinen ondorioz garatu zela sostengatzen dute.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1364681722
Document Type :
Electronic Resource