Back to Search
Start Over
Morfinak DNA-ren metilazioan duen eragin epigenetikoaren azterketa, bigarren belaunaldiko sekuentziazio teknikak erabiliz
- Publication Year :
- 2022
-
Abstract
- 255 p.<br />Zelulen patroi epigenetikoak haien fisiologia zehazten du, eta organismo baten garapenean zehar zelula bakoitzak duen patroi espezifikoak haren diferentziazioa bideratzen du, organismo osoaren garapen egokia bat koordinatuz. Hala ere, inguruneak eta bizi estiloak eragin kaltegarriak eragin ditzake norbanakoengan, zelulen fisiologia zehazten duen patroi epigenetikoan eraginez. Biomedikuntzak egun duen erronka handienetariko bat inguruneak edota kanpo faktoreek eragindako aldaketa epigenetikoek sortu ditzaketen osasun arazoen edo gaixotasunen atzean dauden mekanismo molekularrak ulertzea da. Bestalde, aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten marka epigenetikoak denboran zehar mantendu daitezkeela ikusi da. Beraz, kanpo faktore horiekin kontaktu zuzena izan duten bizidunek eragin nabarmenak pairatzeaz gain, denbora zehar mantentzen dituzte memoria zelularra baimentzen duten mekanismoen bidez, eta horrez gain, eragin horien belaunaldiz belaunaldiko herentzia bat ere eman daitekeela ziurtatzen dituzten zantzuak geroz eta ugariagoak dira.Aurrekari horiek kontuan hartuta, doktore-tesi honen helburu nagusia morfinak eragin ditzakeen aldaketa epigenetiko nagusiak identifikatu, eta horiek zelulen edota organismo bizidun konplexuen fisiologian eragin ditzakeen aldaketak aztertzea izan da. Aldaketa fisiologiko horiek eragiten dituzten mekanismo epigenetiko ezberdinak badaude ere, kasu honetan DNAren metilazioan zentratu gara, eta Bigarren Belaunaldiko Sekuentziazio teknikak erabili ditugu metiloma aztertzeko helburuarekin. Ikerketa lan honek, besteak beste, memoria epigenetikoaren atzean dauden mekanismoak aztertzeko aukera eskaini digu. Morfinak asaldurak sortzen ditu birprogramazio epigenetikoan funtsezko prozesua den X kromosomaren inaktibazioan, eta gainera, asaldura horiek mantentzeko eta heredatzeko potentzialtasuna dutenez, morfinak eragindako zelularteko memoriaren azpian dauden mekanismo epigenetikoak ikertu ditugu. Horrez gain, birprogramazioaren helburu nagusia
Details
- Database :
- OAIster
- Notes :
- Basque
- Publication Type :
- Electronic Resource
- Accession number :
- edsoai.on1346952156
- Document Type :
- Electronic Resource