Back to Search Start Over

Musika bidezko interbentzioek eta erizainaren rolak paziente onkologikoen bizi-kalitatean duten eragina

Authors :
Arrieta Etxeberria, Haritz
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Erizaintzako Gradua
Grado en Enfermería
Igoa Mendizabal, Maider
Arrieta Etxeberria, Haritz
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Erizaintzako Gradua
Grado en Enfermería
Igoa Mendizabal, Maider
Publication Year :
2022

Abstract

Sarrera: Minbizia gaur egun heriotza gehien eragiten dituen gaixotasuna da. Minbiziaren aurkako tratamenduak albo-ondorio ugari eragiten ditu gaixoarengan, honen bizikalitatea apalduz. Azken urteetan ikuspuntu holistiko eta integrala barne hartzen dituzten terapia osagarrien aplikazioak gora egin du, eta horien artean musikaren erabilera aurki dezakegu. Musika bidezko interbentzioak bizi-kalitatea hobetzeko eraginkorrak direla frogatu da hainbat gaixotasun desberdinen aurrean. Helburua: Musika bidezko interbentzioek paziente onkologikoen bizi-kalitatean zein eragin duten aztertzea da lan honen helburu nagusia. Metodologia: Errebisio narratiboa egin da. Bilaketa bibliografikorako Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), Trip Database, Dialnet eta Cuiden datu-baseak erabili dira. Honez gain, informazio gehiago lortzeko asmoz, hainbat erakunderen weborriak kontsultatu dira. Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren lanerako erabilgarriak izan diren 21 artikulu eta 6 erakunderen web-orrirekin egin da lan. Emaitzak: Musikoterapia musikoterapeutak aplikaturiko musikaren erabilera da, musika-medikuntza osasun-langile batek (erizainak) eskainitako musika entzuteari deritzo. Ikerketa gehienek musikoterapia aztertu dute, baina musika-medikuntza ere artikulu ugaritan izan da aztertua. Musikoterapian erizainak musikoterapeutarekin batera diziplina arteko taldean egin beharko du lan, pazientearen balorazioa eginaz besteak beste. Musika-medikuntzan berriz, erizainak musika saioak gidatu ditzake, bere esku dagoen interbentzioa baita. Hala ere, musika interbentzioen inguruko aurretiazko prestakuntza garrantzitsua izango da. Bai musikoterapiak bai musika-medikuntzak bizikalitatean eragin positiboa dutela ikusi da, baita antsietatea, depresioa eta mina hobetzeari dagokionez ere. Eztabaida: Hainbat eztabaidagai sortu dira musika bidezko interbentzioen eta erizainaren rolaren inguruan. Alde batetik, musika interbentzioen terminologia gatazka eta musika saio mota, irau

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1346952029
Document Type :
Electronic Resource