Back to Search Start Over

Esneko hortzak dituzten haurretan zainketa higieniko-dietetikoek etorkizuneko txantxarren prebentzioan duten eraginaren azterketa

Authors :
Zinkunegi Zubizarreta, Nagore
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
ERIZAINTZA II
De las Heras Berrotaran, Naia
Zinkunegi Zubizarreta, Nagore
E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
ERIZAINTZA II
De las Heras Berrotaran, Naia
Publication Year :
2020

Abstract

Sarrera: Txantxarra haurren artean ohiko gaixotasun kronikoa da, munduan prebalentzia handienetarikoa duena. Honen formakuntza erreakzio kimiko eta mikrobiologikoaren ondorioz ematen da, pixkanaka hortza suntsituz. Gaixotasun prebenigarria eta multifaktoriala kontsideratzen da. Bestalde, esneko hortzak ezinbestekoak dira haurren garapenerako eta haietan asalduraren bat emanez gero, haurretan osasun arazo larriak sor daitezke. Ahoko osasuna sustatzeko, elikadura eta ahoko higienean esku-hartzea garrantzitsua da, ekintza hauek txantxarraren garapenean prebentzio neurri bezala joka baitezakete. Helburua: Helburu orokorra esneko hortzak dituzten haurretan zainketa higieniko-dietetikoek etorkizuneko txantxarrak ekidin ditzaketen aztertzea da. Metodologia: Berrikuspen bibliografikorako, PIO estrukturan oinarrituz, Osasun Zientzietako deskriptore eta hitz gako desberdinak erabiliz, Biblioteca Virtual en Salud (BVS) eta Trip Database metabilatzaileetan eta Dialnet zein Pubmed datu-baseetan bilaketak egin dira. Bestalde, erabilitako beste informazio iturriak liburu zein web-orriak izan dira. Hala, guztira 23 informazio iturri lortu dira. Gainera, erreferentzia bibliografikoak ebidentzia-mailaren arabera antolatu dira. Emaitzak: Ahoko higieneari dagokionez, hortzen garbiketan maiztasunak, denborak, fluorrak, hastapenak eta gainbegiratzeak duen eragina argi geratzeaz gain, ahoko garbitzaileen eta hortzetako hariaren erabilpenak duen eragina ere ikusi da. Zainketa dietetikoetan, bestalde, bularra emateak, azukredun edari eta jakiak, lo aurreko ahorakinak, txikleak zein sendagaiek txantxarren agerpenarekiko duten erlazioa ikusi da. Eztabaida: Autoreen emaitzak gehienetan elkarren artean bat datozen arren, zenbait aztergaitan aurkako emaitzak jaso dira, eztabaida sortuz. Horretaz gain, lanaren garapenean aurkitutako oztopo, egindako ikasketak zein etorkizunari begira aldarrikatu beharreko alderdiak aipatzen dira. Ondorioak: Lan honen bitartez, zainketa higieniko zein dietetikoe

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1202052026
Document Type :
Electronic Resource