Back to Search Start Over

Parkinson gaixotasunaren eragina gaixoen bizi kalitatean: berrikusketa bibliografikoa

Authors :
Zarandona Calvo, Jagoba
Yuste Muñoz, Sergio
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
GASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
Arando Zubia, Amaia
Zarandona Calvo, Jagoba
Yuste Muñoz, Sergio
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
GASTEIZKO ERIZAINTZAKO U.E.
Arando Zubia, Amaia
Publication Year :
2017

Abstract

Marko teorikoa eta justifikazioa: Parkinson gaixotasuna sistema nerbiosoan eragiten duen gaixotasun neurodegeneratibo kronikoa bat da, garuneko sustantzia beltzean eragiten duena. Substantzia beltzean dauden neuronak kaltetzen dira eta dopamina neurotrasmisoreen gutxipena gertatzen da, ondorioz garunak gorputzeko mugimenduen kontrola galtzen du sintoma motoreen eta sintoma ez motoreen agerpena emanez. Sintoma horiek sufrimendua, ezgaitasuna eta dependentzia sorrarazten die gaixoei beraien eguneroko bizimoduan, osasunarekin lotutako bizi kalitatea murriztuz. Hori dela eta, oso garrantzitsua da erizainek gai honen inguruko jakintza sakona edukitzea ondoren gaixoei beharrezkoak diren zainketa eraginkorrak eskaini ahal izateko eta beraien bizi kalitatea ahalik eta hobeagoa izateko Helburu orokorra: Parkinson gaixotasunean ematen diren sintomak osasunarekin lotutako gaixoen bizi kalitatean nola eragiten duten identifikatzea. Metodologia: 2007.urtetik gaur egun arte argitaratutako ingelesezko eta gaztelerazko lanak aztertu dira. Artikuluk eskuratzeko CUIDEN, MEDLINE, CINAHL, PsycoINFO eta Science Direct datu baseak erabili dira. Bestalde, esku-bilaketa burutu da honako aldizkari zientifikoetan; Enfermeria Clínica, Journal of the Neurological Science, International Journal of Nursing Studies, eta Journal of Neuroscience Nursing. Horrez gain, Praktika klinikoaren Gidak eta aukeratutako artikuluen bibliografiak aztertu dira. Emaitzak eta eztabaida: Parkinson gaixotasunean ematen diren ohiko sintomak tresna desberdinen bitartez identifikatu dira, hala nola, MMSE, BDI, FSS, SCOPA-AUT, ASBPD , NMSS eta UPDRS eskalen bitartez. Era berean, sintoma horien eragina bizi kalitatean nolakoa den neurtu egin da PDQ-39, PDQ-8 eta SF-36 eskalen eta galdetegien bidez. Eragin handiena daukaten sintoma ez motoreak eta motoreak mina, gernu asaldurak, asaldura kognitiboak, depresioa, zurruntasuna, gorputz adarrak mugitzeko zailtasuna, gorputzeko jarrera ezegonkorra, bradezinesia eta martxaren

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1050175403
Document Type :
Electronic Resource