Back to Search Start Over

Plaketetan Aberatsa den Plasmaren erabilera ultzera kronikoen tratamenduan

Authors :
Larrinaga Embeita, Gorka
E.U. ENFERMERIA -LEIOA
LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Sarabia Madueño, Andoni
Larrinaga Embeita, Gorka
E.U. ENFERMERIA -LEIOA
LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E.
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Sarabia Madueño, Andoni
Publication Year :
2016

Abstract

Sarrera: Plaketetan Aberatsa den Plasma norberaren plasmak baino plaketa kontzentrazio altuagoa duen prestakina da, pazientearen odola zentrifugatuz erraz eskuratu daitekeena. Plaketek gordetzen dituzten hazkuntza faktore ezberdinak direla eta, birsortze propietateekin lotu izan da patologia ezberdinen tratamenduan. Bere erabilera eta terapiaren inguruko ikerkuntza biziki handitu da azken urteetan, ultzera kronikoen tratamendurako aukera eraginkor bat bezala aurkeztuz. Helburua: Plaketetan Aberatsa den Plasma ultzera kronikoen tratamendu gisa erabiltzeko ebidentzia maila nahikorik ote dagoen aztertzea. Metodologia: Helburuen ebazpenera zuzendutako bilaketa bibliografikoa burutu zen, aurkitutako argitalpenen irakurketa kritikoaren eta barneratze/baztertze irizpideen bidez amaieran 16 artikulu barneratuz eta hauen analisi sakona burutuz. Emaitzak: Plaketetan Aberatsa den Plasmaren terapiaren aldeko emaitzak aurkitu ziren etiologia ezberdineko ultzera kronikoak tratatzean hauen orbaintzearekin erlazionatutako aldagaietan, baita terapiaren segurtasun maila egokia ere. Hala ere, gaiaren inguruko berrikuspen sistematikoek ez zuten ebidentzia maila nahikorik aurkitu. Gainera, barneratutako ikerketetan alborapen estatistikoetarako arrisku altua ikusi zen. Ondorioak: Gaur egun eskuragarri dagoen ebidentzia maila ez da nahikoa Plaketetan Aberatsa den Plasmaren terapia eguneroko praktika klinikoan erabiltzeko. Diseinu egokia duten ausazko entseiu kliniko gehiago behar dira, baita PRP-ren produkzioa arautzen duen protokoloa, terapia eguneroko praktika klinikoan errealitate bilakatu dadin.

Details

Database :
OAIster
Notes :
Basque, Spanish
Publication Type :
Electronic Resource
Accession number :
edsoai.on1050173991
Document Type :
Electronic Resource