Back to Search Start Over

Mikrofonoak: soinu sorkuntzarako eta era binauralean erregistratzeko teknologia eta prozesuak

Authors :
Arce Sagarduy, Mikel
Requejo Mezo, Unai
Publication Year :
2021
Publisher :
Banizu Nizuke, 2021.

Abstract

EHUko Arte eta Teknologiako koadernoen edizio honetan, soinuzko edukia sortzeko berariazko tresna baten alderdi teknologikoak eta sormenari dagozkionak landuko ditugu. Hautematen dugun soinu-bibrazioa anplifikatzeko eta erregistratzeko sentsore gisa erabiltzen den mikrofonoa «transduktore analogiko» bat da; alegia, soinu-uhinak seinale elektriko baliokide edo proportzional bihurtzen ditu, eta seinale hori hautematen dugun soinu-sentsazioaren antzekoa eta analogoa da. XX. eta XXI. mendeetan izan duen garapen teknologikoak era askotako jokabide, sentikortasun, konbinazio eta berariazko aplikazioen aukera izugarri zabala eskaintzen digu; horiek guztiak azalduko ditugu, eta praktika jakin batzuetan erabiliko ditugu, soinuzko arteen berezko esperientziak izateko (ukipen-mikrofonoak edo piezoelektrikoak eta mikrofono binauralak). Ikus-entzunezko teknologiaren sozializazioa, aniztasuna eta eskaintzen dituen aukera teknologiko guztiak direla eta, zenbait baliabidek badute orain erabilera espezifikoa eta plastikotasun nahikoa arte garaikidean erabili ahal izateko. Mikrofonoa tresna nagusietako bat da aukera ematen diguna soinua behatu, sentitu eta sortzeko material eta baliabide gisa erabiltzeko. Entzumen binaurala inguratzen gaituen espazioari behatzeko era bat da, eta, haren bidez, sakontasuna antzeman daiteke eta soinu-iturrien jatorria bereizi. Soinu-espazialtasuna lantzeko, erreferentzia bat da. Metodo propio baten bidez eta soinua era binauralean erregistratzeko mikrofono-buru bat eraikiz esperimentatuko dugu hori. Ukipen-mikrofonoek edo piezoelektrikoek material ez-gaseosoetan sortzen diren bibrazioak anplifikatzen (erregistratzen) dituzte. Mikrofono gehien-gehienek aireko bibrazioak jasotzen dituzte; piezoelektrikoek, aldiz, solidoetan transmititutako uhinak esploratzen dituzte, baita likidoetan transmititutakoak ere (hidrofonoak). Barruko soinuzko mundu hori, ezkutukoa eta hautemanezina izan ohi dena, analogikoki handitzen da oso teknologia elektroakustiko sinple eta merkeen bidez; monografia honetan, esperientzia praktiko gisa eskainiko dugu hori ere. Ekoizpena: Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako Fakultateko Arte eta Teknologia Sailaren Atala. Argitaratze-komisioa: Iñaki Billelabeitia, Juan Crego, Saioa Olmo (koordinatzailea) eta Natalia Vegas. Testuaren autorea: Mikel Arce. Gaztelaniazko zuzenketa: Sonia Berger (La Troupe). Euskarazko itzulpena: Lide Azkue (Elhuyar Fundazioa). Euskara-begiraletza: Jesus Mari Makazaga. Ilustrazioak eta tratamendu grafikoa: Unai Requejo. Argazkiak: bere autoreenak. Diseinua eta maketazioa: Izaskun Álvarez Gainza eta Unai Requejo. Eskerrak beren kolaborazioagatik: UPV/EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza, Euskara Zerbitzua eta Irudigintza Saila.

Details

Language :
Basque
Database :
OpenAIRE
Accession number :
edsair.od......2121..b8de9cd8b2fe0b021bd0a7bca26b654d