Back to Search Start Over

Familiaren presentzia ospitale barneko helduen bihotz biriketako berpiztean

Authors :
Ormaetxea Renteria, Zuriñe
Cariñanos Ayala, Susana
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Grado en Enfermería
Erizaintzako Gradua
Source :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Publication Year :
2019

Abstract

45 p. -- Bibliogr.: p. 24-27 Esparru teorikoa eta justifikazioa: Tradizioz, pazienteak bihotz gelditzea jasaten duenean ospitalean eta berpiztea behar duenean, familia gertaera lekutik urruntzen dituzte profesionalek, itxaron gela batera eramaten dira non berriak bakanak izaten diren. Aldiz, familian eta pazientean oinarritutako zainketen sustapenarekin, familiak BBBan egoteko eskubidea aldarrikatzen hasi dira. Helburua: Ospitale barneko helduen BBB familiaren aurrean egiteak familiaren antsietate, depresio, estres, eta doluaren gain duen eragina aztertzea. Metodologia: 2008 eta 2018 urte bitartean argitaratutako artikuluak erabili dira literaturaren berrikusketa bibliografikoa burutzeko. Bilaketa gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako artikuluetara mugatu da. Helburuari erantzuteko literatura ondorengo datu-baseetan bilatu da: CUIDEN, Medline, Cinahl eta PsycINFO. Datu baseez gain, aldizkari espezializatuetan esku-bilaketa burutu da (Resuscitation Journal eta Enfermería Intensiva aldizkarietan), editorialetan (Elsevier) eta baita ebidentzian oinarritutako erakundeetan ere (RNAO eta NICE). Emaitzak eta eztabaida: Familia pazientearen bihotz biriketako berpiztean egoteak familiaren estres, depresio, antsietate eta dolu prozesuaren gain duen eragina aztertu dituzten ikerketa ezberdinetatik jasotako datuek emaitza kontrajarriak adierazi dituzte hauetako sintoma bakoitza banan-banan aztertu denean. Profesionalen pertzepzioen desberdintasunak ikerketak egin diren testuinguru erlijioso edo kulturalaren ondorioz izan daiteke bai eta aurretik izandako familiaren presentziaren esperientziaren eta jasotako formakuntzaren ondorioa ere. Horrez gain, familia bideratzailearen figura aipagarria da ere. Ondorioak: Familia BBB saiakeren lekuko izateari buruzko ikerketak osasun langileen ikuspegitik aztertu dira gehienbat. Beraz, ikerketa gehienak deskriptiboak dira, non osasun profesionalen iritzia jasotzen den. Hauetan, emaitzak modu subjektiboan neurtzen dira. Hortaz, datu objektibo eta neurgarri gutxi daude eragin emozionalaren aldaketak nolakoak diren esateko. Egokiena izango litzateke etorkizunean eraginkortasuna neurtzera bideratutako diseinua duten ikerketak burutzea.

Details

Database :
OpenAIRE
Journal :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Accession number :
edsair.dedup.wf.001..59cec468b47f17b65c634dccab66df50