Back to Search Start Over

Nola eragiten du hanturazko heste gaixotasun bat pairatzeak helduen bizi kalitatean?: Berrikusketa bibliografikoa

Authors :
Díez Rodríguez, Miriam
Zarandona Calvo, Jagoba
Yuste Muñoz, Sergio
E.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
GASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
Source :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Publication Year :
2018

Abstract

Marko teorikoa eta justifikazioa: Hanturazko heste gaixotasunak (HHG), traktu gastro-intestinaleko estalduran lesioak dira non pazienteek hainbat sintoma aurkezten dituzten: beherakoa, min abdominala, infekzioak eta odoljarioa. Etiologia ezezaguna duten gaixotasun kroniko hauek dakartzaten ondorio fisikoez gain, pertsonengan ere hainbat ondorio psikosozial ekar ditzakete. Horiek guztiak, pertsonaren osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean eragina izan dezakete. Horregatik, garrantzitsua da erizainek paziente hauen bizi kalitatean gehien eragiten duten arloak zeintzuk diren jakitea eta gizarteko zein talderi eragiten dien gehien jakitea, zainketak ahalik eta eraginkor eta lagungarrien eman ahal izateko. Helburu orokorra: Pertsona helduetan hesteetako hanturazko gaixotasun bat pairatzeak, osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatean duen eragina aztertzea. Metodologia: Literaturaren errebisio bibliografiko kritikoa aurrera eraman da: Datu base desberdinetan (Medline Ovid, Lilacs, Cinahl, Embase, PsycoINFO, Cuiden eta Scielo) bilaketak egin dira, aldizkarietan (“Enfermería clínica” eta “Journal of gastrointestinal nursing”) eta baita praktika klinikoko gidetan (RNAO eta Guía Salud). 2008. Urtetik aurrerako lanak bilatu dira, ingelez eta gaztelaniaz. Osasunarekin erlazionatutako bizi kalitatea neurtzeko tresnak direla eta, bilaketetan ere filtroa jarri da, IBDQ-32 eta SF-36 eskalak soilik erabiliz eta hauetan egindako modifikazioak ere, eskalak luzatuz eta laburtuz. Emaitzak eta eztabaida: Erabilitako bi eskalen emaitzak aztertuta, SF-36 galdetegiaren arabera, bizi kalitatea gutxien urratzen duen domeinua funtzio fisikoa da baino gehien narriatzen duena aldiz osasunaren pertzepzio orokorra. IBDQ galdetegian aldiz, osasunarekin erlazionatutako bizi kalitate hoberena baimentzen duten domeinuak funtzio emozionala eta soziala dira eta okerrena aldiz sintoma sistemikoak. Ondorioztatu da sexuak eta gaixotasun motak ez dutela bizi kalitatean eragiten (emaitzak estatistikoki ez direlako esanguratsuak baina klinikoki aldiz bai) baina bai gaixotasunaren aktibotasunak. Ondorioak: HHG bat pairatzeak negatiboki eragiten du pertsonen bizi kalitatean. Beharrezkoa da osasun langileek egindako balorazio jarraituak egitea,horrela hartatze indibidualizatua eman ahal izateko baina horretarako, biztanleri zaurgarriena zein den ezagutu behar da eta zein domeinuetara bideratu behar den hartatzea.

Details

Database :
OpenAIRE
Journal :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Accession number :
edsair.dedup.wf.001..3eecac841e25f97474cd1e24bc30bd8c