Back to Search Start Over

Erdi eta Goi Paleolito arteko trantsizioa: gizaki anatomikoki modernoaren presentzia Europan. Ikerketa egoera

Authors :
Martínez Ondarza, Maddi
Villaluenga Martínez, Aritza
F. LETRAS
LETREN F.
Grado en Historia
Historiako Gradua
Source :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Publication Year :
2022

Abstract

38 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-38 Erdi Paleolitora arte giza espezie aniztasuna nabarmendu zen. 45.000 BPan gaur egun arte biziraun duen giza espeziea agertu zen Europan: Homo sapiensa. Erdi Paleolitoaren, eta horren kultura eta teknologien, amaiera suposatu zuen horrek. Horrela, espezie berri horren hedapenak iraun bitartean eta Homo neanderthalensisaren desagerpena eman arte, 28.000 cal BPan, Goi Paleolitoranzko trantsizioan murgildu zen Europa, gorenunea 45-35.000 BP bitartea izanik. Hau tokian tokiko prozesua izan zen eta zaila da termino orokorretan azaltzea, errealitate anitzak aurkitzen baitira. Hedapen horrek eztabaida eta trantsizioaren inguruko historiografiaren interpretazio desberdinak eskaini ditu. Hauek industria litikoaren edo teknokonplexuen azterketan oinarritzen dira besteak beste. Hori horrela, espezie bakoitzari egindako teknokonplexuen esleipenak berrinterpretatu dira, Neanderthalei, denbora luzez, gaitasun murritzagoak atxikitu zitzaizkien eta. Ideia hauek baztertuta, hedapen bide honi eta GAMaren agerpenari beste buelta bat eman zaio. Horrela zenbaitek Asiako kulturek Europakoetan izandako eragina eta lurraldearen lotura kontuan izanik Asian kokatu dute Europako Homo sapiensen jatorria. Hau da, GAM Afrikatik irtetzean Asiarantz lekualdatu zen; Levante ingurura lehenbizi. Bacho Kiro daukagu aztarnategi adierazgarria, Europako lehen GAMen berri ematen bait digu. Hedapen prozesu horretan beste espeziekin izandako hibridazioak ere zeresana izan du. Hori horrela, Neanderthalekin izandako elkarbizitzak interesa sortu du, bereziki Iberiar Penintsulako kasuak, bertan azken Neanderthalen aztarnak aurkitu dira eta. Jasandako klimaren gogortzearen testuinguruan, klima beroagoen bila jo zuten penintsularen hegoaldera. Tenperaturen hoztearekin eta klima lehorrarekin batera, beste hainbat izan dira Neanderthalen desagerpenaren eragiletzat jo direnak: biztanleria txikia; Tephra sumendien eztanda eta horren ondorioak; GAMekin baliabideengatik lehiatzea… Lan bibliografiko, artikulo eta ikerketa lanez baliatuta Gizaki Anatomikoki Modernoaren bidea ezagutzea da lan honen helburua. Prozesu horretan esanguratsuak diren faktoreak kontuan hartuta noski. Horretarako edukia lantzerakoan bost atal bereizi dira: lehenengoan kronologia, esparru geografiko, garaiko klima, landaredia, fauna eta Gizaki Anatomikoki Modernoaren lehen aztarnak aurkezteaz gain, azken horrek beste espeziekin izandako harremana eta hedapenaren nondik norakoak definitu dira. Bigarren atala arestian aipatutako teknokonpolexuetan zentratu da. Hedapen bidea irudikatzean ezinbesteko tresna baita industriaren analisia. Neanderthalei dagokioenez, hauen azken aztarnak eta desagerpenaren hipotesi desberdinak aurkeztu dira. Azkenik, Europako esparruan zentratuz, kronologia definitu, GAMen aztarnategi nagusiak laburki azaldu eta trantsizioaren teoria desberdinak aurkeztu dira. Horrez gain, Iberiar Penintsulako egoera ere laburburki aurkezten da. Hori esanda, lan honekin Homo sapiensaren jatorria eta Europara iristeko bidea zein izan den jarraitzea bilatu da, Goi Paleolitorako trantsizio horretan bizi izan zen errealitatera hurbiltzea hain zuzen ere. Gerora, Goi Paleolitoan emango ziren aurrerapen eta bilakaeren oinarriak zeintzuk izan ziren ezagutzea ahalbidetzen baitu.

Details

Language :
Basque
Database :
OpenAIRE
Journal :
Addi. Archivo Digital para la Docencia y la Investigación, instname
Accession number :
edsair.dedup.wf.001..10ef22f41d3599c8306e809e1935ba1f