1. COVID-19 pandemiaren inpaktua erizainen osasun mentalean eta hori kudeatzeko interbentzio posibleak
- Author
-
Sanz Martínez, Iker, Muñoa Hoyos, Iraia, E.U. ENFERMERIA -LEIOA, LEIOAKO ERIZAINTZAKO U.E., and Erizaintzako gradua
- Subjects
Covid-19 ,nurses ,interventions ,mental health ,mental disorders - Abstract
[EU] Sarrera: COVID-19 gaixotasuna osasun publikoko emergentzia bilakatu da bere ezaugarri klinikoak direla eta. Gertakari honek, inpaktu sozial eta psikologikoa izan du mundu osoko osasun profesionalengan, zeintzuk lehenengo lerroan lan egin duten infektatutako pazienteekin. Honek guztiak, osasun profesionalak infektatzeko arrisku altua izatea eragin du eta ondorioz, langile horietan afekzio mentalak sufritzeko aukerak handitu egin dira. Horregatik, aproposak diren estrategiak erabiltzea funtsezkoa da, pandemiak osasun mentalean duen inpaktu negatiboa saihesteko. Helburua: Lan honetan bi helburu planteatu dira: COVID-19 pandemiak osasun profesionalen (bereziki erizainen) osasun mentalean izan duen inpaktua identifikatzea eta arazo mental horiei aurre egiteko dauden interbentzio edo estrategia posibleak deskribatzea. Metodologia: Berrikuspen bibliografikoa gauzatzeko bilaketa bibliografikoa 2021eko urria eta abendua bitartean eraman zen aurrera PubMed, Scopus eta Biblioteca Virtual de Salud datu baseak erabilita. Barneratze- eta kanporatze-irizpideak ezarri ziren, iragaz filtroekin batera, helburuetara egokitutako artikuluak lortzeko. Emaitzak: Orotara 10 artikulu aukeratu ziren, zeintzuetan erizainek lagin guztien artean %76.7 inguru osatzen zuten. Arazo mentalen prebalentzia totala %65.1 izan zen angustiarentzat, %43.2 depresioarentzat, %40.3 antsietatearentzat, %34.3 estresarentzat eta %29.6 insomnioarentzat. Emaitzek gainera erakutsi zuten emakumeak, erizainak eta lehenengo lerroko profesionalak zirela gaixotasun mentalak garatzeko arrisku gehien zutenak. Bestalde, aztertu ziren interbentzio eta aurre egite estrategiak, baliagarriak izan ziren asaldura mentalen intzidentzia murrizteko (p
- Published
- 2022