1. Osasun hezkuntza programa. Asaldura mentalak eta nerabeak: hurbilketa, estigmaren gutxiagotzea eta prebentzioa
- Author
-
Bereciartua Aizpurua, Olatz, Alberdi Erice, María José, E.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN, DONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E., Grado en Enfermería, and Erizaintzako Gradua
- Subjects
osasun mentala ,estigma ,nerabezaroa ,erizaina ,osasun-hezkuntza - Abstract
Sarrera: gaur egun asaldura mentalak intzidentzia altua dute gure gizatean, eta frogatu da %75, 18 urte bete aurretik agertzen direla. Asaldura multzo honen inguruko ezjakintasuna handia da nerabeen artean, baita berak dakarren estigma ere. Horregatik, lan honetan, asaldura mentalen nondik norakoak, osasun mentalaren promozioa lortzeko egunerokotasunean egin daitezkeen zenbait ekintza, eta laguntza eskatzearen garrantzia lantzen dira. Hau guztia, Osasun-Hezkuntza (OHEZ) programa bat proposatuz egiten da. Helburua: lan honen helburua Zumaiako Herri Institutuko batxilergoko ikasleei (17-18 urte) asaldura mentalen jakintzetan formatzeko OHEZ programa diseinatzea da. Metodologia: OHEZ progama garatzeko bilaketa bilbliografiko bat egin da datu-base desberdinetan. Horrez gain, web-orri ofizialak eta gidaliburuak zein liburuak kontsultatu dira beharrezko informazioa lortzeko. Hirugarrenik elkarrizketa batzuk egin dira. Plangintza: OHEZ programan, xede-taldeak lortu beharreko helburu espezfiko zein zehatzak planteatu dira, eta haiek erdietsi ditzaten lortu beharreko ezagutza, jarrera eta gaitasunak garatzeko hainbat hezkuntza teknikaz osatutako saioak prestatu dira. Horretarako, landu beharreko gaitegia 10 bloke nagusietan banatu da eta hauek zortzi saiotan landuko dira. Ebaluazioari dagokionez, xede-taldeak programaren amaieran hainbat galdetegi beteko ditu, programaren emaitzak, prozesua bera eta egitura ebaluatzeko. Osasun-agentearentzat, saioetan beteko dituen hainbat errubrika diseinatu dira, bai hezkuntza edukien bai prozesuaren ebaluaziorako, baita egitura eta baliabideak ebaluatzeko programa amaierarako galdetegi bat ere. Ekarpen pertsonala: nerabezaroa eta buru osasuna agerikotasun handiagoa behar duten gaiak dira. Horregatik, nerabeak asaldura mentalen inguruan heziko dituen programa bat diseinatzea izan da xede, normalizazioari bide eginez estigma gutxiagotu, eta horrela laguntza eskatzeko jarrera bat sustatzeko asmoz. Horretarako etengabeko gogoeta kritikoa eta analisi jarrera bultzatu dira, gizarteak inposatuta dituzten ideiak kolokan jarri eta arrazionalki pentsatzera bultzatze asmoz. Programa hau aukeraturiko xede-taldean aplikagarria izan daitekeela uste da, eta etorkizunean hori burutzea proposatzen da, beharrezko hobekuntza eta egokitzapenak eginez
- Published
- 2022