1. Malaria kasuak adin pediatrikoan Gipuzkoan azken hamar urteetan
- Author
-
Intxauspe Maritxalar, Ane, Landa Maya, José Julián, F. MEDICINA Y ODONTOLOGIA, MEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F., and Grado en Medicina
- Subjects
plasmodio ,haurra ,malaria ,inmigrante ,paludismo ,etorkin - Abstract
[EUS] Paludismoa gure inguruan epidemiologikoki garrantzirik gabeko gaixotasuna izatetik, aintzat hartzeko moduko izatera heldu da, hein handi batean, azken hamarkadetan herrialde endemikoetatik gertatzen ari den migrazio-mugimenduaren handitzea dela eta. Jarraian aurkezten den lanaren helburua 2005eko irailetik 2016ko abendura bitartean Gipuzkoan diagnostikatutako haur-malaria kasuen deskribapena egitea da. Guztira 18 kasu gertatu ziren, denak afrikar jatorriko etorkinen seme-alabengan. Kolektibo honen artean, aipamen berezia merezi dute lurralde ez endemikoan bizi eta gurasoen jaioterrira bisitan bidaiatzen duten haurrek, plasmodioaren aurkako immunitate gabeziak malaria pairatzeko arrisku handian jartzen baititu. Kasu tipikoa sukarra eta urdail-hesteetako sintomak adierazten zituen eta aurreko hilabetean herrialde endemiko batean egondako 15 urtetik beherako umea izan zen. Kasu guztiak afrikar jatorrikoak izanik, P. falciparum izan zen gehienetan identifikatutako espeziea. Kasu-bilduma honetan malaria larririk diagnostikatu ez zen arren, izan dezakeen larritasunagatik, garrantzitsua da gaixotasuna ezagutzea, arrisku taldeei prebentzio-estrategien berri ematea eta sintomarik agertuz gero susmatzea, tratamendu goiztiar egokiarekin hasi eta forma larriagoetara aurreratzea eta berreritzea saihets daitezen.
- Published
- 2019